Bilboko Arte Eder Museoa handitu eta erabarritzeko proiektuen artean, Norman Foster eta Luis Maria Uriarterenak irabazi du, Foster + Partners Ltd eta LM Uriarte Arkitektura bulegoen proiektu komuna baita irabazlea. Agravitas du izena proiektuak, grabitateari desafioa egin nahian bezala.
Proiektuaren muina gaurko eraikinaren gainetik solairu batzuez luzatzen den eraikin gehigarri bat da, eraikinaren ezkerreko aldetik parkearen gainean luzatzen dena, gaur egunean egina dagoen luzapenaren gainetik ere.
Hain zuzen ere, alde horretako luzapen kristal eta metalezkoa Luis Maria Uriarteren lana da, 1997ko lehiaketa baten bidez erabaki, zeinak luzatzen duen museo originala ezkerretik eta atzealdetik (atzealdea, lehen, orain sarrera handik baita).
Uriarteren lanak, era berean, konexioa egiten zuen museo originalaren (Fernando Urrutia eta Gonzalo Cárdenasen 1945eko lana), eta lehen luzapenaren artean: 1970an Álvaro Libanok eta Ricardo Beaskoa Jauregik egin zuten luzapen hura, oso bere garaikoa, Mies van der Roheren estilokoa, nolabait. Hona irudietan:
Sarrera orijinala (1945, Urrutia eta Cardenas):
Libano eta Beaskoaren lehen luzapena (1970):
Uriarteren luzapena, 1998:
Luzapen hauen eboluzioaren logikan uler daiteke irabazi duen proposamena, baina kritikak ere bildu ditu proiektuak. Hona bat hari honetan (anonimoa, egia esanda).
Beste irudi honetan, proiektu irabazlearen beste irudi bat. Ikusten da nola eraikin zaharraren eta lehen luzapenaren konexioan geratzen den iturria eta Arriagaren eskultura estaliak geratuko diren eraikin berriarekin.
Bilboko arkitektura aipagai dugularik, azken apunte bat: aste honetan hil da Cesar Pelli, Euskal Herriko eraikin handienaren, Iberdrola dorrearen, arkitektoa.
Erantzun
Sartu