Teknologia albisteak

Euskal Herria euskal hedabideetan: aurtengo Martin Ugalde bekaren gaia

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-26 : 16:51

Martin Ugalde Bekak komunikazioaren munduan euskarazko proiektuak sustatzen ditu 2015etik. Aurtengo beka deialdiaren gaia Euskal Herria euskal hedabideetan izango da. Irailaren 2a arte aurkeztu daitezke proiektuak, eta irabazleak 8.000 euro jasoko ditu lana urtebeteko epean garatzeko.


Gai horrekin (Euskal Herria euskal hedabideetan) honako kezkei erantzun diezaiokete proiektua aurkezten dutenek:

  • Euskal hedabideek nola irudikatzen dute Euskal Herria?
  • Lurraldea nola izendatzen da?
  • Izendapen horren azpian zein da eremua?
  • Zein dira mugak?

Banaka edo taldeka aurkez daitezke proposamenak, irailaren 2a arte. Bekaren emaitza idatzizko edo ikus-entzunezko euskarrian aurkezteko aukera izango da, idatziz bada 150 orriko luzera minimoarekin, eta ikus-entzunezkoan 30 minutuko lana gutxienez.

Oinarri zezatzak PDF honetan.

Martin Ugalde Beka babesten dute Martin Ugalde kultur parkeak, Andoaingo Udalak, Berria Fundazioak, Elkar Fundazioak eta Jakin Fundazioak.

Erantzun

Sartu