Gauza jakina da katuak direla Interneteko argazkigintzako jaun eta jabe absolutuak. Baina txakurrek ere badute dohain fotogenikoek, hainbat argazkilarik Dog Photographer of the Year lehiaketan demostratu duten bezala.
Aurtengo lehiaketara 7.000 argazki baino gehiago aurkeztu dira, mundu osotik (erakunde britainiar bat den arren antolatzailea). Irabazlea goiko irudiko txakur hori da, Merlin ameslaria, magnolia batzuen artean polit-polita. Adin nagusiko txakurra da, 14 urtekoa, eta zahartxoen edo oldies kategoriara aurkeztu zuen argazkilariak, Denise Czichockik, Suitzatik.
Beste kategoria batzuk izan dira: Erretratua, Gizakiaren Lagunik Handiena, Jolasean, Lanean, Txakurkumeak, Laguntzako txakurrak eta Erreskataturiko txakurrak. 11 urtetik beheranzkoentzako beste kategoria bat zegoen, eta baita 12-17 urte artekoentzat.
Hona garaile batzuk kategoria batzuetan. Angelika Elendt (Alemania), Laguntzako txakurren kategorian.
Txakurrak jolasean, 'txakur zikin', Monica Van Der Maden (Herbehereak):
Erretratua. Anastasia Vetkovskaia errusiarraren erbi-txakur ileluze eder hau:
Ez bakarrik irabazleak, 2. eta 3. sariak ere ikusgarriak dira, hala nola nerabe baten erretratu hau, Luca Gombos-ek egina Hungarian:
Urtu bitez zuen bihotzak galeria errepasatzen. Ondo ibili.
Erantzun
Sartu