Teknologia albisteak

Astronautak betiko ilargian geratu izan balira

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2019-07-21 : 10:08

50 urte gizakia ilargira iritsi zirela. Estatu Batuen misioa zen gizakia ilargira eraman, eta BUELTAN ekartzea, baina gauza asko joan zitezkeen oker, eta badaezpada, Etxe Zuriak prest zeukan porrota iragartzeko mezua, Armstrong eta Aldrin bizirik egonik ere, haiek itzultzeko aukerarik egongo ez zen kasuan hedatzekoa.

Duela urte batzuk egin zen publiko mezu hau. Etxe Zuriko komunikazio bulegoan prestatu zuten, Nixon presidenteak sinatzeko moduan. Gutuna hegaldia martxan zela prestatu zen. Hemen informazio apur bat. Testua euskarara itzultzen ausartu gara Sustatun:

"Patuak nahi izan du ilargia bakean esploratzera joan diren gizonak bertan geratuko direla bakean.

Gizon ausart hauek, Neil Armstrong eta Edwin Aldrinek, jakin badakite ez dagoela itxaropenik erreskaterako. Baina badakite, halaber, beraien sakrifizioa itxaropen pizgarri dela gizateriarentzat,

Bi gizonek bizitza emango dute giateriaren helburu nobleenaren izenean: egiaren eta elkar-ulertzearen xerkan.

Doluz oroituko dituzte lagun eta senitartekoek, doluz beren nazioak, doluz oroituko ditu munduak, doluz Ama Lurrak, zeinak ezezagunera bidali zituen bere semetako bi.

Esploratzen ari zirela, munduko herriak bat balira bezala sentitu dira. Sakrifizioaren orduan, gizakion anaitasuna are indartsuafoa da orain.

Antzina, gizakiek izarretara begiratzen zutenean, beraien heroiak ikusten zituzten konstelazioetan. Garai moderno honetan berdina egiten ari gara gu, baina gure heroi epikoak hezur-haragizkoak dira orain."

Erantzun

Sartu