Teknologia albisteak

Bai Euskarari Ziurtagiriak 25 urte ospatzeko ekitaldia egingo du

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 12:29

Bai Euskarari Ziurtagiriak urtero ematen ditu Bai Euskarari Sariak, baina aurtengo ekitaldian, erakundean bere 25. urteurrena ere ospatuko du, eta hortaz berezia izango da ekainaren 18an Donostiako San Telmo museoan egingo duten ekitaldia. Bilkuran euskararen sustapenean eragin handia izan duen ekimen baten mende-laurdena oroituko dute.

Ekitaldian, Bai Euskarari komunitateko hiru entitate sarituko dituzte eta, horiez gain, Bai Euskarari Laguna saria berreskuratuko dute San Telmo Museoarekin lankidetzan. Bai Euskarari komunitateko kideek zein nahi dituzten herritarrek proposatu ahal izango dituzte sari horretarako hautagai izateko, formulario honetatik, irizpide hauei erreparatuta:

  • Ekarpen nabarmen bat egin izana, gizarteari begira espazioak euskaraz betetzeko.
  • Euskara herritarrei gerturatu izana.
  • Euskara ausardiaz zabaldu izana.
  • Euskararen ikusgarritasunari zabalkunde garrantzitsua eman izana.
  • Eremu edo sektore erdaldunetara euskara gerturatu izana.

Donostiako ekitaldian parte hartzeko izena eman daiteke hemendik.

Informazio gehiago, BaiEuskarari.eus webgunean.

Erantzun

Sartu