Teknologia albisteak

Ehunka ekitaldi antolatu dituzte Euskaraldiaren batzordeek

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 12:27

Atzo hasi zen Euskaraldiaren ariketa masiboa, Euskal Herri osoan, eta milaka lagun aldi berean arituko beste 10 egunez dira hizkuntza ohiturak aldatzeko saiakeran, txapa paparrean asko. Herrietako batzordeek askotariko ekimenak prestatu dituzte eta Euskaraldiaren antolakuntzak sorta bat nabarmendu du (jarraian testua). Paraleloan, datorren astelehenetik, Egunean Behin jokoa babestuko du Euskaraldiak eta han ere ariketatxo bat proposatuko zaizue.

Jarraian datorrena ez da agenda osoa, eta ekintza gehiagoren berri aurkituko duzue Euskaraldiko webgunean: Euskaraldia.eus/agenda/ 


MAIATZAK 16 - Gaur ostirala arratsaldez

  • Legutio: 16:00etatik aurrera, plazan (Gune ibiltaria, Legutio kantuz, haur jolasak eta Lip Dubaren aurkezpena
  • Donapaleu: 18:30etik aurrera, euskararen harrotasun ibilaldia eta Euskaraldia besta (kantu, dantza, bertso…)
  • Donostia, Altza: 18:00etan Harria parkea: hasiera ekitaldia eta auzotarren argazki erraldoia
  • Ataun: 18:00etan San Martingo plazan, ekitaldia, bertsoak, abesbatza, koreografia…

MAIATZAK 17 - Larunbata

  • Barakaldo: Egun osoan zehar 11:00etatik aurrera, Beurko Bagatzan Txotx eguna. Erraldoiak, musikariak, bazkaria…
  • Hendaia: Egun osoan, Gaztu aretoan. Mintzodromoa, mutxikoak, kantu bazkaria, Inmuntzo eta Beloki, DJ Bull
  • Errenteria: 12:00etan Arkaitzan, muxikoak eta mintzapotea; 19:30, Xenpelarren bakarrizketa.
  • Hernani-Astigarraga: 11:00etan hasita egun guztian, Txomiñenea pilotalekua eta Foru plaza, bertso pelota, giza proba, bazkaria, txaranga erromeria…

MAIATZAK 18 - Igandea

  • Urduña: 10:00etatik aurrera Foru plazan. Antzezlana, ekitaldi nagusia, bertso saioa, Yogurinha Borova eta Aurori Badiola, kontzertua…
  • Hiriburu: 10:00-18:00etara, Plaza Berrin. Jostaldiak, tailerrak, bazkaria, mutxikoak eta joaldun tailerra…
  • Urnieta: 11:00etatik aurrera, Plazido Muxika. Erraldoiak, Egape Dantza taldea, hamaikakoaren aurkezpena, bazkaria eta erromeria.
  • Irun: 9:00etan Santiago auzo elkartea, El Bule eta Iñaki Alaitsu, mintzagosaria auzoetan. 11:00etan Euskaraldiaren txoko informatiboa Zabalza plazan…

MAIATZAK 19 - Astelehena

  • Egunean Behin jokoan ariketa berezia proposatuko zaizue, adi!
  • Doneztebe: 16:30ean Zineman mural margoketa
  • Portugalete: 19:00etan Merkatuan, Kidam magoa
  • Arrasate: 19:00etan Seber Altube plazan, Hikadromoa

MAIATZAK 20 - Asteartea

  • Legorreta: Zein da euskararen egoera Legorretan? Zer gehiago egin dezaket? Parte-hartze saioa
  • Durango: 19:00etan Napar elkartean, Mintzodromoa: Zelan daramagu Euskaraldia?
  • Senpere: 19:30ean Mediatekan, Irakurketa kluba -16 urtez goitiko publiko bati zuzendua-.
  • Antzuola: Hamaikakoaren aurkezpena

MAIATZAK 21 - Asteazkena

  • Irun: 14:00etan Eguzkitza BHIn, Euskaraldiaren aldeko bazkaria. 19:00etan Bidasoako EKT Hikodromoa
  • Lakuntza: 18:30ean jubilatuen etxean,Mintzakide euskaraz aritzeko hitzordua
  • Uztaritze: 18:30ean Batzokian (Bilgune Gibelean). Mus Gaualdia -ekipak aho bizi bat/ belarri prest bat-

MAIATZAK 22 - Osteguna

  • Beasain: 19:30ean kalean zehar, magia poteoa Imanol Ituñorekin
  • Anoeta: 18:00etan eragileen lokalean, Tertulia: egingo al dinagu noka?
  • Gasteiz, Judimendi: 18:30ean Mintzodromoa + Dantza plazan
  • Abanto-Zierbena, Las Carreras: 17:30-19:30 Photocall tailerra 18:00etan Euskal jaia. Haritzalde plaza. Euria bada, pilotalekuan.
  • Muskiz: 17:30ean Armintzako parkean, Zirku eskola
  • Getaria (Lapurdi): Getari Enea zineman, 19:00 - Mintzaleku ostatuan, hitzaldia eta 20:45 Faisanen irla filma

MAIATZAK 23 - Ostirala

  • Deba: 20:00etan Kultur elkartean, Barretegia
  • Zalbidia: 19:00etan plazan, ekitaldia, Euskarari herri aurreskua.
  • Gasteiz, Olarizu: 17:00etan Adurtza ikastola, Euskaraldia jaia
  • Bortziri Elizondo: 18:00etan, Elizondoko plazan, mintzodromoa
  • Maule: 19:00etan Gaztelüan, PIKNIKA PARTEKATÜA
  • Baiona: 18:00etan Ostatu euskaldunetan, Poteo joko musikatua

MAIATZAK 24 - Larunbata

  • Lazkao: 12:00etan Perlota eta Bertso jaialdia
  • Gasteiz, Abetxuko: 12:00etatik aurrera, Abetxuko ikastola, Euskaraldiko jaia
  • Zizur Nagusia: 18:15ean kultur etxeko plazan, Zunba eta Euskaraldia koreografia
  • Obanos: 17:30etik aurrera, frontoian, hitzekin jolasean, txalaparta ikastaroa, dantzak, afaria eta euskal festa
  • Sestao: 19:00etan San Pedro plazatik, OstiKda elektrotxaranga.
  • Hendaia: “Mugitu euskaraz” 9:30 Endaika arraun elkartean, ate irekiak, entrenamendua. 11:00 Hondartza Yoga, Longe Côte, 18:30 Gaztelu aretoan antzerkia

MAIATZAK 25 - Igandea

  • Leintz Gatzaga, Aretxabaleta, Eskoriatza, Gatzbidie ibilaldi kolektiboa
  • Lezo: 9:00etan herriko planzan mendi irteera, bazkaria, Imuntzo eta Beloki
  • Etxarri: 13:00etan Etxarri kantuz; 19:00etan Haize Berriak banda
  • Fruiz: 12:30ean futbol zelaia, Mosaikoa eta luntxa.
  • Ahetze: 11:00etatik goiti plazan, Pontx Pailazoa, bazkaria, monologoa, munduko instrumentu tradizionalen presentazioa, haurrentzat puzgarriak, Bizkarsoro filma
  • Bastida: 10:00etan, Xokolate fabrikaren bisita gidatua eta dastaketa.
  • Ordizia: plaza nagusian amaiera ekitaldia

 

Erantzun

Sartu