Teknologia albisteak

Inguma, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:56

Udako Euskal Unibertsitatearen Inguma euskal komunitate zientifiko-intelektualaren datu-baseak 25 urte bete dituen honetan, UEUk aurtengo uda ikastaroen irekiera Ingumaren gaineko jardunaldi batekin irekiko du. Ekainaren 11n izango da, asteazkenarekin, Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitza, goizez (Ordutegia: 10:00-14:00).

Jardunaldiari izenburu hau eman zaio: Inguma, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu. Eta honako egitaraua dauka:

10:00 - 10:15 Harrera eta dokumentazio banaketa.

10:15 - 10:30 Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.

  • Aitor Bengoetxea (UEUko zuzendaria)
  • (Bizkaiko Foru Aldundia)
  • Oskia Agirre / Gidor Bilbao (jardunaldiko Batzorde Akademikoko kideak)

10:30 - 11:00 Hitzaldi solastatua: Inguma, 25 urteko bilduma. Marije Bidaguren eta Koldo Garcia (UEUkideak).

11:00 - 11:45 Hitzaldia. Llorenç Arguimbau (Informazio zientifikoko aholkularia)

11:45 - 12:30 Atsedenaldia. Kafe inguruko solasaldia Café Bilbaon.

12:30 - 13:45 Mahai-ingurua: Inguma, beste 25 urtez lanabes eraginkorra izaten.

  • Amaia Torrealdai
  • Aitor Zuberogoitia
  • Jon Zarate
  • Patricia Barron

13:45 - 14:00 Jardunaldiaren ondorioak eta amaiera. Goiaz Elgezabal (Inguma proiektuko arduraduna)

Izen-ematea, hemen.

Erantzun

Sartu