Teknologia albisteak

Euskaraldiak jendearen bizipenak jasotzeko webgunea ireki du, ariketa amaitu eta balorazioa egitean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-05-26 : 16:43

EuskaraldiarenKoordinazio Mahaiak igandean amaitu zen Euskaraldiaren lehen balorazioa egin du, baikorra oso: “Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua”. Gutxienez 130.000 lagunek izena eman zutela kontatu dute, eta horiei hain zuzen deia zuzendu diete, balorazioa osatzeko garrantzitsua izango delako Euskaraldian parte hartu duten belarriprest eta ahobizi guztien bizipenak jasotzea, eta horretarako espazio batm ireki dute webgunean, Euskaraldia.eus/bizipenak . Gonbidatuta zaudete gunean sartu eta ariketan bizitakoak partekatzera.

Ia 135.000 lagunen izen-emate zenbatu arren, oraindik badira jaso gabeko batzuk, paperezko orrietan eman zutelako izena, adibidez. Izena emateak zer dakarren gogoratu dute antolatzaileek, "milaka eta milaka lagun horiek herritako mahaietan, ordenagailuaren edo mugikorraren bidez, berariaz euskaraldia.eus helbidean sartu eta euren datuak eman dituztela euskaraz gehiago hitz egin eta entzun nahi dutelako. Ikaragarria da hori."

Hala ere, uste dute jende askok izenik eman gabe hartu duela parte ariketan: aurreko urteetan izena eman zutelako eta berriro ematea beharrezkoa iruditu ez zaielako, aurreko edizioko txapa etxean gordeta zutelako… horren adibide da txapa banaketa. Izan ere, herri asko eta askotan izen emateak baino txapa gehiago banatu dira.

Hala ere, antolakuntzak uste du nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean, eta hori aztertu beharrekoa dela, txapa ezinbesteko elementutzat jotzen baitute ariketa modu eraginkorrean egiteko.

Balorazioaren testu osoa hemen.

Erantzun

Sartu