Teknologia albisteak

Etorkinei begirako jardunaldia: "Ongi Etorri Euskararen Mundura"

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 12:08

Ekainaren 5 eta 6an, Ongi Etorri Euskararen Mundura jardunaldiak (2. Harrera Jardunaldiak) antolatu dituzte Kontseiluak Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak.

Antolakuntzak dioen moduan, euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuaren egungo erronketako bat da euskal herritar berriak helburu hori erdiesteko aliatu egitea. Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza harrera egokia gauzatzea. Premia hori sumatuta lanean ari dira hainbat eragile eta instituzio. Nolanahi dela, sortzen ari diren gogoeta eta praktika horiek elkarrekin partekatu eta amankomunean bideratzea premiazkoa da hizkuntza harrera egokira ailegatzeko. Halako kontuak tratatuko dituzte jardunaldian.

Lekua: Bilbo, Arrupe Etxea. Euskara hutsez izango da (hizlari katalan baten kasua interpretaritza egongo da katalana -> euskara).

Izen-ematea doan da, ekainaren 2a arte dago zabalik, hemen.

Egitaraua

Ekainaren 5a, osteguna

09:30-10:00        Harrera eta agurrak.

  • Idurre Eskisabel Larrañaga – Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia
  • Aitor Aldasoro Iturbe – Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordea

10:00-11:30        Hitzaldia: Kataluniako esperientziak eta politikak.

  • Vanessa Bretxa i Riera – Kataluniako Generalitateko Katalanaren Ezagutza Eskuratzeko eta Erabilera Sustatzeko zuzendari nagusia

11:30-12:00        Atsedenaldia: Kafe-etena.

12:00-13:00        Hitzaldia: Harrera linguistikoa. Oinarriak eta erronkak.

  • Belen Uranga Arakistain – Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria eta Bat Soziolinguistika Aldizkariaren koordinatzailea

13:00-14:00        Solasaldia: Iritsi, iraun, bizi. Euskal Herrira heltzen diren migratzaileen ibilbideak.

  • Mikel Mazkiaran Lopez de Goikoetxea – SOS Arrazakeria
  • Bizipen baten kontakizuna (Izena konfirmatzeke)

14:00-15:00        Bazkaria.

15:00-16:30        Mahaingurua: Harrera linguistikoa: erakunde publikoen rola eta erantzukizuna.

  • Javier Arakama Urtiaga – Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea
  • Hizlari gehiago konfirmatzeke

09:30-10:15        Solasaldia: Askotariko bideak, hautu bat: zer eman digu euskarak?

  • Erdarazko ereduetan eskolaratutakoen gogoetak (Izena konfirmatzeke)
  • Helduak zirela euskaldundutakoak (Izena konfirmatzeke)

10:15-11:15        Mahaingurua: Hezkuntza euskaratik abegi.

  • Josune Zabala Alberdi – Eusko Jaurlaritzaren Euskararen eta Hizkuntzen Ikaskuntzarako Institutuaren zuzendaria
  • Garazi Zarautz Pensado – Ongi Etorri Eskolara proiektuko koordinatzailea
  • Odei Guirado Irasuegi – EHUko irakaslea eta ikertzailea Hezkuntza Zientzien sailean, Pulunpa (e)ta Xin!, erdal jatorria duten ikasleentzako harrera- eta murgiltze-plana (Zirimola Ikastolen Elkartea)

11:15-11:45        Atsedenaldia: Kafe-etena.

11:45-12:45        Mahaingurua: Ongi etorria komunitatetik.

  • Herriko Benta (Artea)
  • Plazara (Ipar Euskal Herria)
  • AZET etxebizitza sindikatua (Bilbo)
  • Hizlari gehiago konfirmatzeke

12:45-13:30        Ariketa dinamizatua: izan gaitezen harrera herri bat, eta euskara harrera hizkuntz bat.

13:30-14:00        Jardunaldien itxiera.

---------------------------

Informazio gehiago, hemen. Iaz egin ziren lehen harrera jardunaldi hauen 2024ko materiala hemen.

Erantzun

Sartu