Ikas-egoera, Wikipediaren arabera, hezkuntzari lotutako ingurune batean egiten den baliabide eta jarduera didaktiko antolatuen bidez egiten den ekimen pedagogikoa da. Eta hain zuzen ere, Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak (EWKE), euskarazko Wikipediaren sustatzaileak, ikas-egoeretan Wikipedia lantzeko programa du martxan: Wikikasi.
EWKEk Talaios kooperatibaren laguntzarekin eta Mondragon Unibertsitateko HUHEZIren aholkularitzarekin garatu du programa hau. Lau eredu landu dira, eta zenbait ikastetxetan aplikatu.
Laster beste ikas-egorera batzuk garatuko dituzte, eta irekita daude ikastetxe gehiagotan aplikatzeko. Garatutako ereduak azalduta daude hor goiko esteketan (azalpen kurrikularrak, konpetentzien azalpena, errubrikak eta material gehigarria). Baina interes berezia eta ildo hau lantzeko laguntza behar dutenek idatz dezakete hezkuntza [a bildua] wikimedia [puntu] eus helbidera, eta EWKEren laguntza jasoko dute.
Erantzun
Sartu