Teknologia albisteak

Google-ren Bard (txat ustez adimentsua) testeatzen

Sustatu
2023-07-20 : 19:13

Zuzenean Twitch-eko Sustaturen kanalean emandako saioa, Segura Irratian ere zabaldutakoa. Aztertu ditugun gaiak:

Publizitatea

Irudi luzapenekin jolasean, margoen "jarraipena" irudikatzen

Sustatu
2023-07-13 : 19:34

Adobe Firefly produktuaren gaitasun bitxi bat ikusi dugu aste honetako zuzenekoan: irudi jakin bat eman, eta bere mugetatik haratago irudiak nola jarraituko lukeen marrazten du sistemak.

PDF erraldoi bat, Euskotrenen ordutegien ale historikoa

Sustatu
2023-07-06 : 19:26

PDFz jardun dugu Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoan. Nola milaka kilometro koadroko tamaina teoriko bat ere irits daitezkeen izatera (baina ez infinitoa, apenas Euskal Herria baino handiagoa). Eta horrekin jokoan, erakutsi dugu euskal adibide teknologiko mitiko bat, Euskotrenen ordutegien PDF absurdo eta erraldoiak. Beste albiste bat ere tartean, Euskal Kostaldeko Geoparkeak ireki duen bloga.

Umap itxi beharra, azalpenak

Sustatu
2023-06-29 : 19:07

Arrazoi logistikoengatik, Twitcheko zuzenekoa ezin izan dugu egin, baina bai Segura Irratiko emanaldia (zuzenean ostegunero bezala), eta hemen dago. Umap.eus zerbitzua itxi beharra, Twitterreko politika aldaketengatik, horixe azaldu duguna.

Zenbat etxe dauzkazu?

Luistxo Fernandez
2023-06-29 : 10:23

Testu hau Ttap aldizkariaren aurreko asteburuko alean audio gisa agertu zen, Luistxo Fernandez Sustatuko editoreak grabatuta. Hona ekarri dugu orain, berak aipalatutako testuarekin (ukituren bat gehituta), eta esteka eta bideoren batez aberastuta. Galdera deseroso bat planteatzearen inguruko testu bat da: Zenbat etxe dauzkazu?

Tinder probatu dugu zuzenean (tira, euskaraz dagoela ikusteko, ez inoren profilik erakusten)

Sustatu
2023-06-24 : 10:14

Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoan azaldu dugu batetik Sustatuk Telegram kanala duela, horretara harpidetzeko hemen aukera, eta gero Tinderren sartu gara, baina tentuz: ez inoren profil pertsonalik erakutsita, baizik eta tresna euskaratu dela erakusteko. Ligatzeko aplikazioaren web bertsioa da hain zuzen euskaraz dagoena.

Kataluniatik datozen albiste batzuen inguruko zuzenekoa

Sustatu
2023-06-15 : 19:07

Komentatu izan dugu Sustatun Googlek euskara diskrominatzen duela bilaketa emaitzetan iaztik, eta orain iritsi da katalanek osatutak "Aliantza Digitala" hori baieztatzera. Honetaz jardun dugu Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoan, eta baita beste konexio eusko-katalan teknologiko batez: Ikusgela proiektuko bideoak katalanez azaltzen hasi direla.

Lurraz gaindiko euskal bazterretan bidaian

Sustatu
2023-06-01 : 19:00

Su planeta eta Gar izarra izendatu berri dituzte, baina ez dira Lurraz gaindiko euskal adibide toponimiko bakarrak. Galdakao, Elkano, Ekhi edo Suge bezalako tokietan zehar bidaia grafiko bat egin dugu Twitcheko zuzenekoan. 

Ploneconf 2023 konferentzia aurkezten

CodeSyntax
2023-05-30 : 12:25

Nazioarteko Ploneconf 2023 konferentzia Eibarren egingo da urrian. CodeSyntax Eibarko enpresak Udalaren lankidetzarekin antolatua, ekimenak mundu osotik etorritako 200 bat aditu elkartuko ditu, Plone software libreko plataformaren garapenaz jarduteko. Sustatu egiten duen enpresa da CodeSyntax, eta bideo hau prestatu dugu gure herria eta PloneConf aurkezteko.

Q-Pop entzuten gozatu dugu saioa

Sustatu
2023-05-25 : 19:18

K-Pop-aren fenomenoaren nazioartekotzean, Q-Pop bideo eta audioak entzuten pasatu dugu zuzeneko saioa Twitchen eta Segura Irratian. Q-Pop ketxuerazko popa da, korear ereduen gainean eraikia. Eta baita Kazakstangoa ere... Eta denetarik entzunda, denak gustatu zaizkigu.

Spotify euskaratu dutela!

Sustatu
2023-05-18 : 19:13

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan, bi gai aipagai nagusiki: 

Asier Sarasua ornitologoarekin solasean: txoxizaleentzako app-ak

Sustatu
2023-05-11 : 19:04

Twitch bidez eta Segura Irratian Asier Sarasua orntiologoarekin solasean jardun dugu. Txorietan interesa dutenentza zenbait garapen teknologiko aipatu eta ikus ditugu: eBird app eta webgunea (euskaratuta daudenak), eta Merlin, txori kantuak identifikatzeko aplikazioa.

Bilaketa digitala: Oihenarten poema berriak aurkitzeko gakoa

Sustatu
2023-05-04 : 18:59

Arnaut Oihenarten hiru poema berri aurkitu ditu Gidor Bilbao EHUko Ikasketa Klasikoen Saileko irakasle eta Monumenta Linguae Vasconum taldeko ikertzaileak. Aurkikuntza nola egin duen da interesgarria halaber: sareko biltegi digitaletan bilaketak egiten. Bilaketa horien adibide batzuekin praktikoki metodo hau erakusten saiatu gara zuzeneko honetan.

Euskal musikarentzako partiturak eta beste

Sustatu
2023-04-27 : 19:14

Aste honetako Twitch zuzenekoan (Segura Irratian ere emana), zenbait kontu: 

1980ko Bilbo gris hura, adimen artifizialarekin berregina

Sustatu
2023-04-20 : 19:38

Twitch eta Segura Irratiko zuzenean adimen artifizialeko irudigintzaz jardun dugu. Nola Niko Vazquez artistak 1980 inguruko Bilbo fantastiko bat berregin duen maisutasunez, baina nola baita, edonork, sor ditzakegun halakoak (eta Bing bilatzailearen irudigintza tresnak erabiliz, Sustatun ere egin dugu halako ariketa bat).

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Sustatu Multimedia

Sustaturen Multimedia edukiak osatzen dituzte, denboraldi honetan nagusiki, Segura Irratitik audioz eta gure Twitch kanaletik ikus-entzuneko zuzenean egiten ditugun emanaldiek: ohikoan, ostegunetan goizeko 10.40etan izaten da, 20 minutuko saioa. Horrez gain, Youtubeko gure kanalean ere kargatzen ditugu beste audio eta bideo eduki batzuk tarteka.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: