Aipatu genuen lehengoan Meta-ren adimen artifizialeko tresna ikusgarri bat: SeamlessM4T, euskaraz hitz egiten diozu, abisatu gabe ere zein hizkuntzatan ari zaren (100 detektatzeko gauza omen da), eta itzultzen du beste 35 hizkuntzatara. Ba egunotan zabaldu da sareetan beste tresna harrigarri baten emaitza, bideo grabatu zerbait kontatuz hizkuntza batean, eta lauzpabost hizkuntzatan sor ditzake sistemak bertsioak, jatorrizko hiztunaren ahots berean, eta bideoan ezpain mugimendua ere egokituz. HeyGen enpresaren VideoTranslate tresna da.
Berriz ere demostratzen da adimen artifizialarekin itzulpen automatikoan aurrerapen handiak egiten ari direla (testu sorkuntzan ikusten ditugun aldrebeskeriekin konparatuta, Google Bard edo Llama2.ai kasuetan konprobatu dugun bezala). Ez dugu urruti ikusten eguna non euskaraz egin bideoz edo audioz telefono batean, eta jasotzaileak beste hizkuntza batean entzun eta ulertu ahal izango gaituen, euskaraz jakin gabe. Eta alderantziz, alemanez egingo digu Urliak, eta guk euskaraz ulertu.
Tira, adibide batzuk hemen HeyGen-en sistemarenak. Saiatu gara izena ematen eta bideo batekin aproba egiteko, baina hainbesteko arrakasta du doako demoaren eskaintzak egunetako itxaron-zerrenda dagoela emaitzak proposatzeko. Baina ikus dezagun lagun honek ingelesez grabatu duena, nola esaten duen gero frantsesez eta alemanez:
ok this is absolutely *wild*
— gaut (@0xgaut) September 12, 2023
using AI to live translate and sync your lips
pic.twitter.com/qY9xaRFhTb
Eta beste honetan, duela 25 urteko Bertin Osborne aurkezle espainolaren klip bat igo dute, eta zenbait hizkuntzatan berriketan jarri dute:
Bertín Osborne contando la única vez que tuvo un gatillazo en inglés, francés, italiano y portugués. 'Contacto con tacto' era un programa de cultura pic.twitter.com/kQM28tBeo8
— monos estocásticos (@monospodcast) September 12, 2023
Esan bezala, halakoak doan sortzeko demoak ilara handia du orain, baina saiatu nahi baduzu, hemen aukera: https://app.heygen.com/home
Erantzun
Sartu