Teknologia albisteak

Tinder euskaratuta, behintzat web bertsioan

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-06-21 : 09:22

Joan den astetik Tinder harremanak izateko aplikazioa euskaraz dago. Web bidez erabiltzeko moduan partzialki euskaratua dagoela ikusi dugu. Mugikorrekoa, gure saiakera xumeetan, ez dugu lortu euskaratzerik. Bilaketa edo match egiteko aukeretan, euskaldunen profilak hobetsi ditzakezunik ez dirudi (ez bada ordaindutako aukeretan, ez dakigu), baina nonbait erabiltzaileak bere profilean adieraz dezake euskara dakiela.

Bretoiera eta korsikera ere gehitu zirela iragarri zuen Frantziako Tinderrek bere albistegian (Espainiako albistegia, oraingoz mutu), eta hortik lortu dugu informazioa. Sustapen irudi hau ere jarri zuten:

Web bidez erabiltzekotan, https://tinder.com/  helbidea euskaraz agertuko zaizu euskaraz zuzen konfiguratuta baduzu ordenagailua edo nabigatzailea. Bestela ikus https://tinder.com/eu  helbidean. Hori bai, aplikazio mugikorra nola euskaraz ikusi... euskaratutako Android batekin saiatu gara eta porrot absolutua, ez dugu lortu.

Webeko irudiak dioen bezala, hatzarekin eskuinera egitea da koxka Tinderren norbait gogokoa ikusten duzunean egin behar duzuna. Beste pertsonak ere berdina egin badu zure irudi eta profilarekin, match bat da hori, eta elkarren arteko mezu-trukera igaro zaitezke.

Hauek dira inor ikusitakoan dituzun aukera. Partzialki dago euskaratuta... ez dakigu nahita Nope (ezetz, ezkerretara) eta Like (gogokoa, eskumatara) nahita utzi dituzten keinuen azalpenetan.

Beste interfaze batzuetan ere hizkuntza nahasmendu bat ikusten da.

Horra ba, Tinder nolabait euskaratuta. Euskaldunen artean harremanak hasteko beste aplikazio euskarazkoa aspalditik esistitzen da eta hor dago: https://www.kaixomaitia.eus/ 

Erantzun

Sartu