Joan den asteko albistea izan genuen Su eta Gar, exoplaneta bat eta bere izarra, izendatu dituztela euskarazko izenekin ofizialki, Nazioarteko Astronomia Elkarteak hartutako erabakian. Ez dira espazioan euskal izena jasotzen dute lehen objektuak, baina bai eguzki-sistematik kanpoko lehenak. Hurbilago geratzen diren beste objektu euskaldunei errepasoa egingo diegu artikulu honetan.
Honako objektuak dituzte wikilariek katalogatuta Wikipediako kategoria honetan:
Elkano mendiak Pluton planeta nanoan daude. Pigaffeta mendien ondoan daude, Ctulhu eskualdetik hegoaldera. Izendapen ofizialean C-rekin agertzen da Elcano, baina Pigafetta bezala, bi izenak munduari lehen bira eman zioten marinelenak dira, Juan Sebastian Elkano kapitainarena eta Antonio Pigafetta kronikalari italiarrarenak (zeinaren idatziengatik ezagutzen da detailean bidaia hura.
Pertsona izenak dituzte, halaber, bi asteroidek, eta kasu hauetan izendapen ofizialak zenbaki batez aurreratzen. Hona biak:
Izen mitologikoagoak dituzte, pixkat Su eta Garren estiloan, beste bi elementu hauek:
Azkenik, azkenengo izen bat: Galdakao kraterra. Duela 20 urte izendatua, eta orduko albistea ere Sustatun gordea duguna. Marten planetan dago eta hau ere ez da xtkia, 35 kilometroko diametroa duen inpaktu-krater bat baita, hau da, asteroide edo halako gorputz batek eragindakoa.
Su eta Gar planeta eta izarraren irudi batzuk zabaldu dira, hala nola Wikipediara igo duten hau...
Baina hori irudikapen bat besterik ez da. Izatez, ez da optikoki sistema hori (GJ 486) ikusterik, eta gehienez beren posizioa susma dezakegu Virgo konstelazioan, hemen:
Merkurioko lurrazala ilun samarra da. Bertan Ipar hemisferioan dago Suge Facula.
Hortxe, laukiaren erdigune samarrean puntu zurixka, Suge Facula:
Marten, Galdakao ekuador aldean dago:
Gusev kraterretik gertu hain zuzen:
Koloretsua da Io satelitea, sumendiz betea.
Hego hemisferioan dago bertan Ekhi Patera, sumendi euskalduna:
Eta are urrunago, Pluton planeta nanoa.
Bertan, hego hemisferioan daude Elkano mendiak:
Erantzun
Sartu