Teknologia albisteak

Kontrakatekla, Takatekla jokoari agura

Sustatu
2023-04-14 : 09:20

Takatekla izan zen Twitch bidezko euskarazko joko bat, 2021 eta 2022 urteetan zehar garatu eta zuzenean jokatu izan zen, Ion Lizarazu CodeSyntax-eko programatzaileak sortua. Jokoaren ibilbidea amaitu zen, baina 2023 honetan azken jokaldi sorta berezi batekin eman zaio amaiera proiektuari: Kontrakatekla lehiaketa bat. Honela garatu zen jokoa, ikus.

Publizitatea

Googlek gutaz jakin dezakeena: nola konfiguratu

Sustatu
2023-04-10 : 09:13

Berriki EITBko web edukietarako gure editore Luistxo Fernandezek grabatutako pieza bat: zer dakien Googlek gutaz, eta nola konfiguratu dezakegun hori zenbait urratsetan. Testuz ere azaldu genituen konfigurazio oinarrizko horiek duela egun batzuk.

WikiShootMe erabiltzeko tutorial labur bat

Sustatu
2023-03-30 : 18:53

Twitch eta Segura Irratiaren bidezko zuzenekoan, tutorial moduko bat, laburki: nola erabili WikiShootMe, Wikipedia esploratzeko tresna bikaina. Oraintsu euskaratu dute, eta gauzak aurkitzeko zein informazio gehitzeko baliatu daiteke.

Un Cop Al Dia, zuzenean euskaldun eta katalanekin

CodeSyntax
2023-03-27 : 09:26

Aste honetan Tokikom Jardunaldia 2023 izan da Getxon, eta bertan Herrialde Katalanetako toki komunikabideak ere izan dira, guztien artean "Tokiko komunikabideen elkarteen manifestua" aurkeztu baitute. Bide batez, CodeSyntax, Tokikom Plataformaren hornitzaile, gonbidatua izan da eta tarte batean antolatu dugu Un Cop Al Dia jokoaren zuzeneko bat, katalan eta euskaldunentzat. Honela suertatu da partida.

Mugak Zubi, mapa webgune bat bi herri lotzeko

Sustatu
2023-03-23 : 18:46

Mugak Zubi proiektuak batzen ditu duela zenbait urte senidetutako bi herri, Antzuola Gipuzkoakoa eta Aiherra Nafarroa Beherekoa. Orain mapetan oinarritutako webgune nagusiki grafiko bat dauka proiektuak, eta hori azaldu dugu (beste kontu batzuekin batera) Twitcheko zuzenekoan eta Segura Irratiko emanaldian.

Emakumezkoen biografietan aurrerakuntza euskarazko Wikipedian

Sustatu
2023-03-09 : 19:35

Zelako aurrerakada egiten ari diren euskarazko Wikipedian emakumezkoen biografiak osatzen, genero desoreka (oraindik nabarmena, ikus grafikoa zein argia den) konpontzen saiatzeko. 15.000 emaklumezkoren biografiaren langa igaro izana azaldu dugu hain zuzen Twitch bidez eta Segura Irratian egin dugun zuzenekoan.

Zuzenean katalanez jokatzen, eta zuzenean euskaraz Chat GPT adimen artifizialarekin berriketan

Sustatu
2023-03-02 : 15:46

Zuzeneko bi ariketekin bete dugu Segura Irratiarekin eta Twitch bidez egindako saio hau. Batetik, Un Cop Al Dia aplikazioan jokatu dugu zuzeneko partida, Egunean Behin jokoaren katalanezko bertsio irten berriarekin. Bestetik, Chat GPT adimen artifizialeko sistema berritsuarekin aritu gara, demostratzeko:

  • a) euskara ondo ulertzen du
  • b) euskaraz erantzuteko gai da, guztiz zuzen egin ez arren
  • c) lotsarik gabe esaten ditu gezurrak

 

Egunkariaren itxiera: duela 20 urteko Sustaturen artxiboetara begirada

Sustatu
2023-02-23 : 16:51

Aste honetan Euskaldunon Egunkariaren itxieraren 20. urteurrena izan dugu. Kolpe traumatikoa euskal kulturarentzat eta euskararentzat. Interneteko hedabide gaztea zen Sustatu orduan, eta gure artxiboari begiratuz gogoratu dugu hura Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan, izan ere, 2022ko otsailean eta martxoan gai hartaz idatzi ziren dozenaka artikuluak gordetzen baitira geure biltegian.

Zortzi denboraldi, 73 atal: Game of Thrones euskaraz osorik

Sustatu
2023-02-09 : 16:42

Twitcheko zuzenekoan, beste bideo bat entxufatu dugu: ingelesez entzun ahal izan da Game of Thrones telesaileko pasarte bat Segura Irratian, baina Twitcheko zuzenekoan azpidatzi euskaldunekin ikusi ahal izan dugu. Horixe baita albistea, 21. mendeko telesail entzutetsuen eta arrakastatsuena, osorik euskaratua dagoela: 8 denboraldiak, 73 aatalak.

Nahieran API bidez, bigarren bertsioa

Mikel Larreategi (CodeSyntax)
2023-02-05 : 15:19

CodeSyntax eta Sustatuko lankide Mikel Larreategik EITBren Nahieran streaming zerbitzu eta bideo-biltegiaren bertsio erabilgarri eta API bat sortu zuen 2016an. 2020an Asier Musak web aplikazio gisa hobetu zuen proiektu hura (ikus Sustatun), eta orain Larreategik berriro egokitu du kodea. 

Twitterren alternatiba posiblea euskaldunentzat, Mastodon instantziak

Sustatu
2023-02-02 : 16:38

Aurreko asteburuan emandako 2023ko Argia Sarietan, guri bereziki interesatzen zaigun Interneteko Argia Saria kategorian, Mastodon.eus eta Mastodon.Jalgi.eus  zerbitzuek gorpuzten duten Mastodoneko komunitate euskaldunari eman zioten. Mezuak trukatzeko komunitate gisa eta Twitterren alternatibatzat har dezakegun Mastodon plataformaz hitz egin dugu beraz Segura Irratian eta Twitchen eman zen zuzeneko honetan, orain hona dakarkiguna artxibatzeko.

Egunean Behin denboraldiaren irekiera Egun On Euskadi saioan

Sustatu
2023-02-01 : 11:36

Egunean Behin 11. denboraldiaren itzulera, Egun On Euskadi saioan egon da Sustatu eta CodeSyntax-eko Luistxo Fernandez lankidea. Hodei Esnaola aurkezlea eta berarekin batera ziren jokalariek zuzeneko partida ere egin dute. Bide batez, Cwis Bob Dydd bertsio galesa ere martxan dela komentatu duug.

Google hizkuntza txikien emaitzak diskriminatzen bilaketetan

Sustatu
2023-01-26 : 16:28

Duela aste batzuetatik kezka piztu da Interneteko erabiltzaile euskaldun eta katalanen artean, Google gure hizkuntzan diren emaitzak diskriminatzen dituela gaztelerazkoen alde, baita informazio euskaraz esplizituki euskarazko konfigurazio batetik egindakoan. Googlek kontuari arrera jarriko diela erantzun die katalanei, eta euskaraz ere kezka bertsuak ditugula esatean, mesedez begiratzeko hizkuntza minorizatu guztien kasua, hor ere erantzun digute ingelesez baietz, hizkuntza guztiei erreparatu nahi dietela. Honetaz jardun dugu, beste gauza batzuen artean, Twitcheko aste honetako zuzenekoan.

Shakira eta Piqué guri bost, baina Kai Nakairekin txoratzen

Sustatu
2023-01-19 : 16:26

Piqué eta Shakira. Sareetan kontu honek makina bat komentagai eragin ditu, baita euskaraz ere (Onintza Enbeitaren eta Ane Fernandezen artikuluak kasu, egin klik). Baina guk arreta jarri dugu Kai Nakai euskal sarelari eta kantariak egindako euskarazko bertsioarekin. Play eman diogu eta komentatu Segura Irratiko eta Twitcheko gure zuzenekoan.

Zorioneko, iraganeko eta 2022ko hitza, eta etorkizunerako Neoloteka

Sustatu
2023-01-12 : 16:19

Segura Irratiko eta Twitcheko zuzenekoan komentatu dugu UZEIk martxan jarri duen tresna berri bat, Neoloteka edo euskarazko neologismoen biltegia. Bide batez UZEIk azken urte hauetan Euskaltzaindiarekin egiten duen kontu bat ere aipatu dugu: urteko hitzaren aukeraketa. Hori abendu amaieran izan zen, baina komentatu dugu saio honetan ere (sorpresa handirik ez hitz aukeraketan, ZORIONEKO izan zen 2022ko hitza, eta badakizue zergatik).

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Sustatu Multimedia

Sustaturen Multimedia edukiak osatzen dituzte, denboraldi honetan nagusiki, Segura Irratitik audioz eta gure Twitch kanaletik ikus-entzuneko zuzenean egiten ditugun emanaldiek: ohikoan, ostegunetan goizeko 10.40etan izaten da, 20 minutuko saioa. Horrez gain, Youtubeko gure kanalean ere kargatzen ditugu beste audio eta bideo eduki batzuk tarteka.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: