eLiburutegia, Jaurlaritzaren liburutegi digitala, erabiltzen gero eta zailagoa dela eta errorez jositako alez betea dagoela salatu du zerbitzuaren erabiltzaile batek berriki Twitterren. Unaimy Twitterreko erabiltzailearen iritziz, "eLiburutegiak egiten dituen ahalegin guztiak liburuen kopiarik ez egiteko. Irakurketa edo bilaketa errazteko, edo testuak zuzentzen ordea ez dute denborarik galtzen. Balirudike ez dutela nahi jendeak irakurtzea."
Izatez, eLiburutegiaren funtsa ez da kopia digital kosturik gabeak errepikatzea, baizik eta kopia digitalak zailtzea: egile eskubideen parametroetan, banan-banan zenbatu behar dira zenbat liburu elektroniko banatzen diren, eta bakoitzaren erabilpena neurtu.
Unaimy-ren iritziz, honako traba zehatzak ditu zerbitzuak orain:
Traba hauetarik askok zerrendatutako 3. puntuarekin dute erlazioa, uste dugunez: kopiatzea eragoztea da koxka, ez irakurketa sustatzea,. Eta hala ere, testu kopia posible da, ez bada Control-C eta Control-V prozeduren bidez, beste batzuekin...
Guztiarekin, trabak gainditzen erabil daiteke http://www.eliburutegia.euskadi.eus/?locale=eu eta gomendatzen dugu, irakurketaren alde. Sarbiderako gakoak lor ditzakezu, adibidez, gertuen daukazun EAEko liburutegi publiko batean eskatuz.
Gogoratu ikus-entzunezkoen sekzio bat ere baduela liburutegiak, eta ZerNonIkusi webgunean dute katalogatuta bertako edukia, dela euskarazko audioarekin edo/eta azpidatziekin.
Erantzun
Sartu