Yanapaway kunantuta!: "Lagun nazazu, salba nazazu", kitxueraz. Kantu baten izenburua, BTS talde korearraren Save me gaiaren bertsio bat, ketxueraz nagusiki (gaztelaniazko parteekin) Lenin kantari peruarrak abestua.
2022 oihartzuna ari da lortzen, Perun batez ere, Lenin kantaria. Koreografia eta doinuz, K-Pop korearraren estiloan aritzen dela esan daiteke, baina Q-Pop ere esaten diote egiten duenari, quechua edo kitxua bere ama-hizkuntzagatik. Horretan kantatzen du, baina gaztelaniazko tarteak ere sartzen ditu abestietan. Hona bere gai ezagunena, Imaynata (euskaraz, nola, nolatan?).
Iazko gaia da hori. Aurten, zuzenean jatorrira joanda, K-Poparen nazioarteko izar handienak diren BTSren gai horren bertsioa egin du, save me - salba nazazu - yanapaway. Hemen pasartea Tik-tokera artistak igoa.
@leninqpopoficial Yanapaway kunantuta! L E N I N - Save me BTS (Yanapaway) Quechua version (Q'pop ) #leninamorylibertad #saveme #yanapaway #qpop #quechuapop #peruvianboy #chile #bolivia #ecuador #argentina #colombia #mexico #españa ♬ sonido original - L E N I N amor y libertad
Balekoa ote Leninen popa original korearrarekin alderatuz? Agian Aiora Probatxoak argituko digu. Aiorak bere kanal eta jardun nagusiaren agurra planifikatu zuen iaz, baina 2023 honen hasieratik Probatxoa BTS izeneko Youtubeko kanal bat dauka, zeinean BTS taldeari dion maitasuna azaltzen digun tarteka bideoren batzuekin. Azkena, bere kantu gogokoenen baten analisia, joan den asteko bideo hau:
Lenin kantariaren inguruko gehiago, Peruko egunkari honetan.
Bide batez, beste Q Pop bat ere bada, Kazakstangoa... hemen adibide bat, Ninety One taldea.
Erantzun
Sartu