Teknologia albisteak

Zenbat podkast Rikardo Arregi sarietan ezta?

Sustatu
2023-11-16 : 19:30

Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietako hautagaiak jakinarazi dira (2023ko edizio honetakoak), eta horietxek errepasatu ditugu Segura Irratiko eta Twitcheko zuzeneko honetan. Aipagarria egin zaigu guri eta beste batzuei, komunikazio zein kazetaritza alorretan podkastak direla nagusi aurten... Horietako baten irudia ekarri dugu hona hau ilustratzeko Harpa Jotzen umorezko podkasta, Mirari Martiarena eta Idoia Torregaraik zuzentzen dutena.

Publizitatea

Telegram bidez euskarazko itzulpen automatikoa probatzen

Sustatu
2023-11-09 : 19:25

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan probatu dugu zuzenean asteko albiste teknologikoetako bat: Elia itzultzaile automatikoa Telegramen integratu dutela. Testuzko txatean euskarazko testua bidali eta ingelesezko ordaina jaso adibidez. Primeran dabil, ikus bideoa eta azalpenak.

PloneConf, laburpen bideoa

Sustatu
2023-11-06 : 09:19

Joan den hilean Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresak nazioarteko software biltzarra antolatu zuen Eibarren: PloneConf 2023. Arrakasta dexenteko ebentoa izan zen, eta laburpen bideoa osatu da, antolakuntzan lagundu zuen Eibarko Udalaren kolaborazioarekin.

Euskara ezagutzaren inguruko grafikoak aztertzen

Sustatu
2023-11-03 : 19:14

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan, Iñaki Iurrebaso soziolinguistak Administrazioa Euskaraz aldizkarian atera duen artikulua aztertu dugu: "Euskara nagusi izango duten hiztunen bila". Grafiko propioak gehitu dizkio Sustatuk Iurrebasoren lanari, eta horiek ere erakutsi ditugu.

Emma aplikazioarekin katalana ikasi, eta euskarazko Mendigatxa GPT aplikazio hipotetikoa

Sustatu
2023-10-26 : 19:07

"Azken euskalduna" izeneko artikuluan Iñigo Aranbarri zutabegileak irudikatu du Mendigatxa GPT delako zerbitzu bat, azken euskaldunontzat geratu dakien/dakigun aukera bat behintzat makinekin euskaraz egiteko... hori TalkPal eta Emma bezalako tresnekin alderatu dugu zuzeneko honetan (Twitch eta Segura Irratian), txat erako adimen artifizial batek katalanez egiten baitigu jada, katalana ikasteko helburuz. Testuz era bai hemen.

Mihiluze app, berritasun interesgarria dakarren joko-aplikazio berria

Sustatu
2023-10-19 : 19:02

Mihiluze lehiaketarekin batera jokatzeko aplikazioa garatu berri da, eraa berritasun interesgarria dakarren jokoa: zuzenean ez den telebista lehiaketa batekin aldi berean jokatu daitekeen aplikazioa baita... Erdarazko antzeko produktuak, Pasapalabra eta abarren bezalako app-jokoak ez dabiltza horrela, hau originala da zeharo, eta hala azaldu dugu Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan.

Horrela elika dezakegu Gaitu, euskarazko ahozko adimen artifiziala sortzen lagunduko duen tresna

Sustatu
2023-10-09 : 19:00

Gaitu.eus jarri dute martxan, euskarazko ahotsak biltzeko adimen artifizialak euskara ikasi dezan, eta proba praktiko batekin nola erabilzen den erakutsi dugu Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan. Testuzko azalpenak ere bai beste artikulu honetan, behar dituenarentzat.

Euskara pixkat ere irakatsi diegu Plone programatzaileei

CodeSyntax
2023-10-07 : 09:51

Herenegun Eibar azaltzen jarri genuen Luistxo Fernandez gure lankidea PloneConf konferentziaren barruan. Beste bi hitzalditan, euskara azaldu die, bere historia eta hedapena apur bat, bere izaera isolatua, eta ergatiboa ere bai, nolabait, hildako loroak tarteko. Itsatsi dugun lightning talk honetaz gain, beste batean Luistxok 10 arte euskaraz kontatzen ere irakatsi die Plone programatzaileei.

Eibar eta bere historia azaltzen PloneConf konferentzian

CodeSyntax
2023-10-06 : 09:45

PloneConf konferentziaren barruan gure lankide Luistxo Fernandezek lightning talks edo hitzaldi azkarren saioa ireki zuen atzo Eibarko historia (bereziki industriala) azaltzen nazioarteko gonbidatuei. Pistolak, bizikletak eta metalak bihurritzeko beste modu batzuk lehen... orain softwarea egiten da hiri honetan.

Software libreko komunitatearentzat aukera bat Plone biltzarrean

Sustatu
2023-09-29 : 19:27

Datorren astean dugu PloneConf, Sustatu egiten duen CodeSyntax enpresak antolatua, eta Plone bezalako software libreko plataforma batek zer suposatzen duen azaldu du Ion Lizarazu gure lankide programatzaileak Naiz Irratiko Bigarren Kafea programan.

Adimen artifizialeko truko gehiago Illusion Difussion-ekin

Sustatu
2023-09-28 : 18:56

Twitch eta Segura Irratiko zuzenekoan Ilusion Difussion tresnarekin sortzen ahal diren irudi artifizial bitxiez jardun dugu, adibideak erakutsiz. Baita ere Abaraska elkartea fedibertso euskalduna hedatzeko egiten ari den lanaz.

Streaming nobedadeak: Primeran-ekoa inportantea da, bai horixe

Sustatu
2023-09-21 : 19:27

Hemen dugu jada Primeran, streaming plataforma euskatraz, EITBk bultzatua beste eragile batzuekin elkarlanean. Web bidez nola erabiltzen den erakutsi dugu zuzenekoan Twitch eta Segura Irratian. 

Aldatu Gidoia ekimena eta ikus-entzunezkoen bikoizketan aukera berriak

Sustatu
2023-09-14 : 19:20

Twitcheko eta Segura Irratiko zuzeneko honetan, bi gai nagusi: batetik Aldatu Gidoia kanpaina abiatu dela, EITB eta erakundeei euskarazko ikus-entzunezkoetan inplikazio gehigago eskatzeko. Eta bestetik, HeyGen Video Translate tresna, bideo batean hizkuntza bikoizketa automatikoa bikain integratzen duen aplikazio bat. Oraingoz ez dago euskaraz, baina honako etorkizun hau irudikatu dugu: egin euskarazko albistegia ETB1en, eta automatikoki itzuli audioa ETB2koa gazteleraz baina esatari erdaldunik gabe egiteko.

Euskara primeran ulertzen du SeamlessM4T sistema adimentsu berriak

Sustatu
2023-09-07 : 19:17

Meta/Facebook enpresak garatu duen adimen artifizial eta itzulpen automatikoko SeamlessM4T aplikazioa oso ona iruditu zaigu. Euskara ulertzen du (adierazi gabe ze hizkuntzatan ari zaren), eta oso ondo itzultzen du. Zuzenean probatu ahal izan dugu hain zuzen Twitcheko eta Segura Irratiko zuzenekoan, hortxe demostrazioa eta froga.

Hauteskundeetan boto elektronikoa ezarri beharko balitz, lekutan geundeke

Sustatu
2023-07-23 : 10:05

Mikel Larreategi CodeSyntax-eko lankide eta Sustatu egiten duen lantaldeko informatikaria dugu. Pertsona trebea ingurune digitaletan, inor trebea bada. Eta hala ere, hiru bidetatik hiru saiakera egin arren, posta-bidezko botoa online eskatzen saiatu zen, eta huts. Kontakizuna jarraian.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››

Publizitatea

Sustatu Multimedia

Sustaturen Multimedia edukiak osatzen dituzte, denboraldi honetan nagusiki, Segura Irratitik audioz eta gure Twitch kanaletik ikus-entzuneko zuzenean egiten ditugun emanaldiek: ohikoan, ostegunetan goizeko 10.40etan izaten da, 20 minutuko saioa. Horrez gain, Youtubeko gure kanalean ere kargatzen ditugu beste audio eta bideo eduki batzuk tarteka.

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu: