Bard, Googleren adimen artifizialeko txat sistema, Euskal Herrian erabili daiteke gaurdanik, frantsesez eta gaztelaniaz, baina ez euskaraz. OpenAI eta Microsoft enpresen ChatGPT sistema ezagunaren alternatiba da. ChatGPT-k gezurrak esaten zituela demostratu genuen Sustatun duela hilabete batzuk, eta aski izan dira hiru aproba egitea Bard-ekin berdina ondorioztatzeko: gezurrak erantzuten ditu sekulako lasaitasunarekin.
Estatuz estatu joan da zabaltzen Bard, eta gaur Espainian eta Frantzian inauguratu dute. Hizkuntza bateko zein besteko interfazeak erabil ditzakegu euskaldunok, baina ez euskarazkoa, era euskara ere ez du ulertzen (ChatGPT nahiko ondo moldatzen horretan, ordea).
Erabiltzeko, baldintza zerrenda onartu behar duzu, eta, tira, zure jarduna adimen artifiziala trebatzeko baimentzea dakar horrek, zuk pentsatu egin nahi duzun ala ez.
Nola dabil? galdetu espainolez eta frantsesez, eta batzuetan esaten dizu ez duela daturik edo ezin diola horri erantzun, baina gehienetan lasaitasun handiarekin eta hizkuntza zuzenarekin erantzuten dizu. Baina asmakuntzak dira esaten dituenak, gezurrak edo disparateak. Erantzun bakoitza URL batean gorde daiteke partekatzeko, eta hona gure adibideetako batzuk.
Trivialeko galderak: https://bard.google.com/share/b576be3936fb?hl=es Uste dugu gezurren batzuk badaudela hor erantzunetan.
Iban Zaldua idazleari buruz galdetu diogu: https://bard.google.com/share/f370ae9b5c38?hl=es Non eta noiz jaio zen asmatu du, baina 20 hizkuntzatara itzuli dutenik... ez dugu sinesten. Eta liburu hauek asmatuak dira:
Zalduak idatzia du Gezurrak, gezurrak, gezurrak (gaztelerara itzulia Mentiras, mentiras, mentiras) izenburuarekin, baina erreferentzia hori Wikipedian dagoen arren, ez du atera...
CodeSyntax enpresari buruz galdetu diogu, Sustatu egiten duen enpresaz alegia: https://bard.google.com/share/8f10da40f98e?hl=es Eta hor ere aziertoren bat (sorrera urtea), baina okerrak ere bai: fundatzaile asmatuak (nor dira Iñaki Iriarte eta Juango Etxebarria?, hemen ez ditugu ezagutzen), egoitza Donostian (ez), eta langile kopurua ere neurriz kanpokoa (50?).
Frantsesez ere galdetuko diogu, euskararen inguruko kuriositate lexikoak galdetuz, eta hor ere zelako gezurrak: https://bard.google.com/share/36e5386600b6?hl=es Disparateen artean:
Arriskatu nahi baduzue, hor duzue: https://bard.google.com/
Erantzun
Sartu