Teknologia albisteak

Adobe Firefly, irudien "luzapena" adimen artifizialarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-07-11 : 08:21

Adobe enpresak, Photoshop eta beste programa ezagun batzuen sortzaileak, adimen artifizialarekin lanean dihardu bere produktu sorta hornitzeko. Zenbait adibidetan ikusi dugu gaitasun bitxi bat: irudi jakin bat eman, eta bere mugetatik haratago irudiak nola jarraituko lukeen marrazten du sistemak. Margolan batzuekin eta argazki batekin egindako adibideak jarraian.

Goiko irudikoa, adibidez; eskuineko partea "asmatua" da. Adobe Firefly izeneko tresna batek lortu omen du efektua, hari honetan irakurri dugunez. Edward Hopperren 1942ko taberna estatubatuar baten irudi ikonikoaren luzapena da.

Beste adibide batzuk. Jeronimo Boschen Atseginen baratzea, triptikoaren erdiko panelaren luzapena.

Jan van Eyck, Arnolfini bankaria eta emaztea.

Vincent Van Gogh, gau izartsua.

Hona beste bideo batean nola integratzen ahal den Firefly Photoshop programa ezagunean. Argazki soil batetik, asmatutako mundu batera.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago