Datorren igandean, apirilak 23, irteera ornitologikoa antolatu dugu Eibarren. Ezinbestekoa katalejoak, eta aukeran, mugikorrean app-ak: eBird, Merlin edo/eta Naturalist. Hauetako batez (Merlin Bird ID) eta antzekoa funtzioa duen BirdNET-ez idatzi dut duela gutxi. Txori kantuak ikasteko oso erabilgarri diren bi aplikazio dira.
Merlin Bird ID eta BirdNET ez dira perfektuak, baina txori kantuak ikasteko prozesuan oso lagungarri izan daitezke. Hori bai, gogoratu ez dutela beti asmatzen, proposamenak bakarrik egiten dizkigutela. Orain gutxira arte ez ziren oso fidagarriak Europako espezieentzat (batez ere Merlin, Estatu Batuetan garatutako APPa delako), baina une honetan biek dute antzeko fidagarritasuna, nire ustez. Merlin 1054 espezie identifikatzeko gai da, tartean Europako gehienak eta BirdNETek ere gure inguruko gehienak ezagutzen ditu. Oraingoz ez daude euskaraz, baina Merlin, behintzat, uste dut lortuko dugula egunen batean euskaratzea, tresna-multzo berdineko kide diren eBird.org eta eBird APPa euskaratu ditugun moduan.
Ezaugarri eta desberdintasun handienak hauexek dira:
Merlinekin adibidea irudietan: grabaketari eman diezaiokezu, eta gero, une bakoitza errepasatzean, unean unean zein txori ageri den esaten dizu:
Beste irudi hau, BirdNET-en interfazekoa:
Aplikazioen gaineko informazio gehiago hemen. Igandeko irteeraren inguruan, xehetasunak beheko irudian. Geratzeko tokia, 9.00etan, hauxe da mapan: Eibarko Urkusuko iturria.
Erantzun
Sartu