Mikel Larreategi CodeSyntax-eko lankide eta Sustatu egiten duen lantaldeko informatikaria dugu. Pertsona trebea ingurune digitaletan, inor trebea bada. Eta hala ere, hiru bidetatik hiru saiakera egin arren, posta-bidezko botoa online eskatzen saiatu zen, eta huts. Kontakizuna jarraian.
.
Jakin zuenean gaurko hauteskunde orokorrak zeudela deituta Hego Euskal Herrian, egin zituen saiakera horiek Larreategik eta ez zuen lortu, NAN elektronikoaren konfigurazioa ezinezkoa izan zitzaion. Duela aste gutxi batzuk izan zen hori, eta Euskadi Irratitik deitu zioten bertan kontatzeko bere abenturak.
Hemen audioa:
Bide batez Mikel Larreategi Euskadi Irratiko kolaboratzaile bihurtu da xake kontuetan. Abuztu amaierara arte, asteazkenetan 12.00ak aldera Faktoria saioan kolaborazioa dauka xakeari buruz hitz egiteko.
Erantzun
Sartu