Teknologia albisteak

Euskal kostaldeko Geoparkeak bloga dauka orain

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2023-07-04 : 16:38

Atzoko Tourreko etapa (Zornotzatik Baionarakoa) gogoan baduzue, helikopterotik hartutako irudi ederrak ikusteko aukerak egon ziren. Horietako asko, Gipuzkoako flysch ingurunekoak, geologoek Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgunea deitzen dutena, eta egun Euskal Kostaldeko Geoparke delakoaren parte dena. Ba, hain zuzen ere, Geoparkeak bloga ireki du bere webgunean ingurune hau ezagutzen laguntzeko.

 

Blogeko sarrera honetan, adibidez, Geoparkeak eskaintzen duen irteeretako baten azalpena, "Irteera geologikoa" esaten diotena, hain zuzen ere flysch ingurunea ezagutzeko. Zortzi kilometrotako itsaslabar tartea da ingurune hori. Ekosistema hau elementu geologiko, paisajistiko eta natural bereziek osatzen dute. Bertako flyschak garrantzi geologiko handia du, bertan ondo ikus baitaiteke Paleozeno-Eozeno muga eta K-T muga, hau da, duela 60 milioi urte asteoride batek dinosauroak txikitu zituenean utzitako arrasto kimikoa, zeinaren aztarnak hain zuzen ere ingurune honetako aurkikuntzengatik (ere) baieztatu diren.

Intereseko loturak:

 

Erantzun

Sartu