Gure mugikorra ahalik eta egoera onenean egotea nahi izaten dugu, eta are gehiago saldu edo aldatu nahi dugunean. Nola jakin dezakegu gure mugikorra osasuntsu dagoen ala ez?
Euskal edukien zoritxarra zela medio, orain urtebete pasatxo, Aiora Mujikak (Anoeta, 1987) Youtubeko kanal berria ireki zuen. Hamaikatxo gai zukutzen ditu bideo eta txio zintzoen bitartez, hori bai, euskara hutsean. Anoetarra erdietsitakoaz «harro» dago, eta datorrenari so, berdin jarraitzeko egarriz. "Banituen nazioarteko youtuber batzuk begiko. Penatuta nengoen ordea, euskaraz ez zegoelako tankerakorik, dezente kexatzen nintzen; azkenean, beste bati eskatu ordez, nik heldu nion desafioari. Hala ere, iritzi diot euskal komunitatean ari direla ikus-entzunezko egitasmo interesgarriak gorpuzten, apurka bada ere".
Iaz aurreratu zuen Googlek Panoramio argazki-zerbitzua itxi egingo zuela. Gaur da eguna. Panoramio, garai batean argazki geolokalizatuak gehitzeko zerbitzu ezaguna izan zena, betirako desagertuko da saretik.
Jakina da smarphoneak erabiltzeak gure datu mordoa uzten dituela "hodeian". Nahi gabe ere, non egon garen, zer egiten dugun, norekin gabiltzan... esaten diogu munduari, baita guk nahi gabe ere. Horrelako zerbait gertatu zaio Estatu Batuetako ejerzitoari. Izan ere, Afganistango base sekretu bateko soldaduek erabiltzen zuten aplikazio baten "erruz", kanpamendu horren posizioa eta egitura azaleratu dira. Strava da aplikazioa, entrenamenduen datuak gordetzeko erabiltzen den aplikazio ezaguna.
Zein da musikarik entzunena munduko hiri eta eskualde bakoitzean? Galdera horri erantzun nahi dio The Pudding-ek sortu duen Music Map aplikazio eta webguneak. Youtubek eskaintzen dituen datuei esker, unean unean munduko hiri (eta herrialde) bakoitzean gehien entzuten ari den musika ikusi dezakegu. "The Musical Borders of Songs", lurralde batzuetatik besterako alde kulturalak, alegia. Baita musika berria ezagutzeko aukera ere, ezohiko zaizkigun kultura eta herrialdeetakoak.
TBX proiektua berritu dugu, Interneteko euskarazko bideoen agregatzailea. Bere web-eko agerpena hobetzeaz gain (funtzio berriekin), aplikazio bat ere garatu dugu. Unean unean euskaraz Interneteko bideoetan biralki zer ari den mugitzen jakiteko, instalatu TBX app berria. iOS/iPhone eta Android sistemetarako dago aplikazioa garatuta, eta Google Play eta iTunes aplikazio dendetan aurkituko duzue.
Smartphoneek edozertarako balio dute, ia mugarik gabe. Ordenagailuen pareko dira, gauza askotarako. Beharbada, mugarik handiena memorian zeukaten; mugikorrean zaila da ordenagailuan daukagun guztia gordetzea (musika, argazkiak, bideoak, pelikulak,..). Baina muga hori ere gainditzekotan dago. Izan ere, 512 GBeko memoria daukan mikroSD txartela aurkeztu berri dute, Android telefono guztiekin bateragarria. Bide honetan, laster 1TB edo goragoko txartelak ere ohiko bihurtuko dira gure sakelekoan. Gure gustuko musika eta pelikula gehienak mugikorrean bertan gordetzeko lain.
Googlek atzo iragarri zuen bere azkenengo eskaintza. Ehunka audioliburu jarri ditu eskuragarri PlayStore plataforman, gailu gehienentzat eskuragarri: Android, iOS eta Google Home bozgorailuentzat. Dagoeneko 45 herrialdetan dago eskuragarri eta 9 hizkuntzatako liburuekin (tartean ingelesa, gaztelania eta frantsesa).
Gezurra badirudi ere, 4G (eta laster 5G) konexioa mundu osora zabaltzen ari denean, oraindik bada herrialde bat 3G zerbitzurik ez daukana: Palestina. Israelgo gobernuak ipinitako debekuen ondorioz, orain arte ez dute izan aukera hori ere palestinarrek. 2015ean lortu zuten honetarako aurreakordio moduko bat, eta aste honetan iritsi da, lehenengoz, 3G zerbitzua palestinarren mugikorretara. Hamarkada bat baino gehiago itxaron behar izan dute. Dena dela, oraingoz Zirjordanian bakarrik izango dute aukera hori; Gazan debekuarekin jarraitzen dute.
Arkaitz Zubiaga ikerlari euskaldunak eta Warwick-eko Unibertsitateko (EB) bere kide batzuek ikerketa egin dute sare sozialetako "sareen homofilia" testeatzeko, hau da, ea aproposa eraikitzen ditugun ingurune horietan "geure" kidekoekin gabiltzan gehiago, ala "kanpokoekin" edo "besteekin" gabiltzan. Ondorioa da homofilia handia dagoela, Gu-ta-gutarrak modeloa berrarikitzen dugula sare sozialetan. Hipotesia testeatu dute ingurunea ere interesgarria da oso: Eskoziako, Euskal Herriko eta Kataluniako independentismoaren inguruko jarduna aztertu dute Twitterren.
Duela egun batzuk aipatu genuen nola Interneteko konexioak hobetzeko kable superbizkor bat instalatuko duten Mediterraneoan barrena, Euskal Herria eta Israel lotuz. Googlek ere aste honetan iragarri du datozen 2 urteetan instalatuko dituen superkableen proiektua. Une honetan, Interneteko konpainia handienen artean, kable superbizkor hauetan jarri dute arreta, azpiegituren kontrola izateak nagusitasuna ematen baitie Google, Amazon, Microsoft, Facebook edo telekomunikazio-konpainia handienei.
Atzo urtebete artikulua idatzi genuen alokairuen igoera eta Airbnb-ren arteko lotura aipatuz. Bertan aipatzen zen Donostiako alokairuen igoera lotuta egon daitekeela Airbnb-ren eskaintzarekin. Bada, Airbnb webguneko datu berriak ere ezagutu ditugu eta alokairuen eskaintzak hazten jarraitzen du gure hiriburuetan. Iaztik %15 inguru igo da alokairuan dauden etxebizitza eta logelen eskaintza euskal hiriburuetan. 3.500 etxebizitza inguru daude alokagai Euskal Herriko 7 hiriburuetan, herena Donostian. Azpimarragarria, era berean, Donibane Lohizuneko egoera, 699 etxebizitza baititu alokagai, hiriburu gehienetan baino gehiago.
Duela hilabete batzuk WhatsApp bere erabiltzaileen datuak Facebookekin partekatzen hasi zen. Polemika handia sortu zuen Europan Whatsapp eta Facebooken arteko datuen trukaketak. Izan ere, herrialde guztiak ez daude ados hitzarmen honekin. Alemania eta Erresuma Batuak debekatu egin diei bi enpresa hauei datuen partekatzea. Frantzia ere kontra eta agindu die bi enpresei daturik ez partekatzeko. Ikusteko dago auzi honek zein bide hartuko duen.
Zipreko Quantum Cable komunikazio-enpresak iragarri duenez, internet konexiorako superkable berria instalatuko du Mediterraneoan zehar. Munduko interneteko konexio guztiaren %60 hartzeko gaitasuna izango du eta 2020. urterako egongo da prest. Bere helburua da Europa eta Asia arteko konexioak hobetzea, eta Euskal Herrian izango du Europarako sarbidea, Sopela (Bizkaia) eta Israel lotuko baititu itsaso hondoan barrena. Sopelan beste kable superbizkor ezagun batekin lotuko da, Europa eta Amerika konektatzen dituen MAREA superkablearekin. Hartara, munduko interneteko konexioen nodo nagusienetako bat izango da Sopelakoa.
Atzo ezagutu genituen 2017ko euskarazko bideoen artean arrakastatsuenak izan zirenak. Horietako bakarra iristen zen milioi bat ikuskatzera, Gatiburen Aske maitte bideoklipa. Pentsatzen hasita, milioi bat ikuskatze, eta euskaraz..., ez da ahuntzaren gauerdiko eztula! Eta aitzakia hori buruan, sarea arakatzeari ekin diogu, 1M ikuskatze dituzten euskarazko bideon bila. Zenbat ote? Zeintzuk ote? Hementxe aurkitu dugun dozenatxoa.