Atzo urtebete artikulua idatzi genuen alokairuen igoera eta Airbnb-ren arteko lotura aipatuz. Bertan aipatzen zen Donostiako alokairuen igoera lotuta egon daitekeela Airbnb-ren eskaintzarekin. Bada, Airbnb webguneko datu berriak ere ezagutu ditugu eta alokairuen eskaintzak hazten jarraitzen du gure hiriburuetan. Iaztik %15 inguru igo da alokairuan dauden etxebizitza eta logelen eskaintza euskal hiriburuetan. 3.500 etxebizitza inguru daude alokagai Euskal Herriko 7 hiriburuetan, herena Donostian. Azpimarragarria, era berean, Donibane Lohizuneko egoera, 699 etxebizitza baititu alokagai, hiriburu gehienetan baino gehiago.
Airdna webguneak eskaintzen ditu datu horiek. Airbnb-tik datuak erauzten ditu eta udalerri bakoitzean zenbat etxebizitza eskaintzen diren esaten digu. Hauexek dira 2018 hasieran Euskal Herriko 7 hiriburuetan alokaigai dauden logela eta etxebizitzen kopurua.
Guztira 3.500 etxebizitza daude, beraz, Euskal Herriko hiriburuetan. Beste milakaren batzuk Euskal Herriko bazterrik bazter sakabanatuta, batez ere kostaldean eta lekurik turistikoenetan (Donibane Lohitzunen 699, Zarautzen 106, Hendaian 417, Hondarribian 106, eta abar). Azpimarratzekoa da Donibane Lohizunek daukan eskaintza, hiriburu gehienek baino handiagoa; alokairu-eskaintzen mapa ikusi besterik ez dago (goian). Oro har, badirudi aldea dagoela Lapurdiko eta Gipuzkoako herrien eta etxebizitzen izaeran. 700 eta 400 etxebizitza alokagai Donibanen eta Hendaian; 100 + 100 besterik ez Zarautzen eta Hondarribian, askoz handiagoak izan arren.
Duela urte beteko datuekin konparatuta (nahiz eta iaz datu batzuk ezin izan genituen lortu Airdna webgunean), esan daiteke %15-20 inguru igo dela eskaintza Euskal Herrian. Gorantz doan joera da, beraz. Hala ere, badirudi Donostian goia jo duela edo jotzekotan dagoela, horixe baita (askogatik) azken urtean igoera txikiena izan duen hiriburua.
Bitartean, jarraituko dugu eztabaidatzen turismo jasangarriaz, gentrifrikazioaz, egoera berri honek Donibane Lohizune bezalako herri txikietan izan dezakeen eraginaz, eta abar.
Erantzun
Sartu