Teknologia albisteak

Munduan une oro gehien entzuten den musika, mapa batean irudikatuta

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-01-26 : 09:59

Zein da musikarik entzunena munduko hiri eta eskualde bakoitzean? Galdera horri erantzun nahi dio The Pudding-ek sortu duen Music Map aplikazio eta webguneak. Youtubek eskaintzen dituen datuei esker, unean unean munduko hiri (eta herrialde) bakoitzean gehien entzuten ari den musika ikusi dezakegu. "The Musical Borders of Songs", lurralde batzuetatik besterako alde kulturalak, alegia. Baita musika berria ezagutzeko aukera ere, ezohiko zaizkigun kultura eta herrialdeetakoak.

Musika mapa (Music map) deitu diote tresna berriari, eta horixe da hain zuzen ere: munduan une oro gehien entzuten ari diren abestien mapa interaktiboa, hiri bakoitzaren informazioarekin. Youtuberen APIa erabiliz, munduko 3.000 hiritako informazioa jasotzen du, tartean Euskal Herriko 4 hiriburutakoa: Baiona, Bilbo, Donostia eta Iruñea. 

Erreminta sinplea da Music Map. Mundu osoko mapa daukazu eta bertan mugituz ikusi dezakezu zer den entzunena hiriburu batean eta bestean. Une horretan mundu osoan gehien entzuten dire 15 abestiak ere erakusten dizkizu eskuineko menu txiki batean, eta ezarpen minimo batzuk ere baditu. Ez da gehiagorik. Ezta gutxiagorik ere. Musikaren muga kulturalak adierazten dituen esperimentu bisuala; The Musical Borders of Songs izendatu dute egileek.

Euskal Herrian ere muga kultural hori nabarmen geratzen da oraingoan (2018ko urtarrilean, behinik behin). Doinu latinoak nagusi Hegoaldean; pop britainiarra Iparraldean.

The Puddingen esperimentu bisual bat da. Esan bezala, Yotuberen APIa erabiltzen du informazioa jasotzeko, eta OSM proiektuko mapak informazioa bistaratzeko. 

Herrialderen batzuk falta dira, baina planeta osoa hartzen duela ikusi daiteke (eta herrialde guretzat ezezagunetan entzuten ari direna ezagutzeko aukera ona da). Esate baterako, azken egunotan Afrika erdialdean hauxe da entzunena:

Music Map, musikaren muga kulturalak.

 

Erantzun

Sartu