Teknologia albisteak

WeatherRescue, datu meteorologiko historikoak digitalizatu eta gorde nahi dituen proiektua

Sustatu
2018-01-16 : 10:41

Weather Rescue proiektuaren bidez, informazio meteorologikoa jasotzen duten hainbat fitxategi historiko digitalizatu eta artxibatu nahi dituzte. XIX. mendeko eta XX. mende hasierako milioika datu daude artxiboetan jasota, paper eta mapetan, eta informazio guzti hori berreskuratu nahi dute WeatherRescue.org webgunearen bitartez, bolondres, eguraldi-zale eta meteorologo ez profesionalen laguntzari esker. Garai bateko eguraldia ezagutzeko (eta egungo aldaketa klimatikoa hobeto neurtzeko) baliabide garrantzitsua izan daitezke datu historiko horiek. Interesa duen orok lagundu dezake digitalizazio eta artxibo lanetan.

Publizitatea

4

2017an Youtuben gehien ikusi diren euskarazko bideoak

2018-01-15 : 13:46

Youtuben argitaratzen diren euskarazko bideoak gordetzen ditu TBX.eus webguneak, modu automatikoan. Duela urte bete inguru argitaratu zen eta harrezkero euskarazko bideoak detektatzen eta biltegiratzen joan da. Horrela, 2017an Youtuben gehien ikusi diren euskarazko bideoetako batzuk zeintzuk izan diren jakin dezakegu. Hemen dituzue, ikuskatze gehien izan dituzten bideo horiek*.

Game Boy zaharra berriz merkaturatuko dute (pittin bat berrituta)

Sustatu
2018-01-15 : 10:20

1990. hamarkadako gailurik arrakastatsuenetakoa izan zen. 2001en kaleratu zen azkenengoz Game Boy ezaguna, beste joko digital batzuen harrera beroagoaren ondorioz. Baina retro guztia modan dago berriro, eta Hyperink enpresak iragarri du Gameboy berritua ekoizten hasiko direla aurten bertan. Garai bateko Game Boy berbera, berrikuntza txiki batzuekin, baina itxura bera gordeta. Ultra GB izendatu dute (izena ez da behin betikoa) eta 100 euro inguruan erosi ahalko da.

 

Zelatatuta al gaude?

2018-01-12 : 14:15

Teknologia berriak gure bizitzetan duten indarrak beldurrak ere sorrarazi ditu. Horietako bat norbait zelatatzen izatea da.

Maleta autonomo robotikoa aurkeztu dute

Sustatu
2018-01-11 : 11:29

Gidaritza autonomoa, robotak, aplikazioak,... Azkenaldian pil-pilean dauden teknologia berriak biltzen ditu Travelmate enpresak aurkeztu duen maleta berrian. Mugikorrarekin kontrolatuz, zure atzetik etorriko den baliza autonomoa. 

Urte hasierako asmoen artean, 20-30 liburu irakurtzearena

Sustatu
2018-01-11 : 10:47

Urte hasieran asmo onak pilatzen zaizkigu motxila indartu berrian: kirola egin, argaldu, zintzoagoak izan,... Kulturari arreta gehiago jartzea ere egoten da askoren "asmo onen" artean, pelikula gehiago ikustea, gehiago irakurtzea,... Irakurleen komunitaterik handiena da Goodreads eta urteko erronkak ipintzen ditu urtarrilean zehar. 2017ko emaitzak eman ditu, eta 2018ko erronkak zehazteko ateak ireki ditu. Ezarri aurtengo zure erronka, zure neurrikoa: 10 liburu? 20? 30? 

Googlek Tacotron 2-a garatu du!

2018-01-10 : 14:18

Adimen artifizialaren garapenak ibilbide geldiezinarekin jarraitzen du, eta une honetan aurreratuen dagoenetako bat da Deepmind da, Googlen adimen artifiziala, zeinek pertsonak logika-jokoetan eta estrategian garatzea lortu duen.

"Nortasuna sarean" doako jardunaldia Donostian urtarrilaren 24an

2018-01-10 : 09:21

Sarera edukia igotzeko orduan ez dakizu nola iritsi zure publikora? Galdera honi erantzuna emateko, Nortasuna Sarean doako jardunaldia antolatu du TaPuntuk Donostian. Datorren urtarrilaren 24an, arratsaldeko 18:30ean, negozioek/proiektuek sarean ikusgarriak izateko gakoak landuko dituen jardunaldia antolatu du TaPuntu Kooperatibak. Koldo Mitxelena Kulturunean, Donostian, sare sozialen eta web-orrien inguruan lan egiten duten profesional ezberdinak bilduko dira hitzaldiak eman eta bertaratzen direnen zalantzak argitzeko.

Twitterreko bilaketa ezarpenak eta bilaketa aurreratua

Sustatu
2018-01-09 : 10:25

Erabiltzaile gehienok gutxi erabiltzen baditugu ere, Twitterrek baditu bilaketa-emaitzak hobetzeko aukerak, bai iragazkiak erabilita, zein bilaketa aurreratuaren lehiatilaren bidez. Egunero argitaratzen diren milioika txioen artean aurkitu nahi duzun horretara iristeko bidea izan daitezke.

Ahotsarekin kontrolatzen diren paperezko figuratxoak (by Google)

Sustatu
2018-01-08 : 10:45

Googleren laborategi kreatiboan sortu den beste proiektuetako bat da Paper Signals. Norberak etxean inprimatu eta eraiki ditzakeen paperezko figura edo seinale txiki batzuk dira, mekanismo txiki batekin datozenak eta ahotsaren bidez kontrolatu daitezkeenak. Kode irekiko proiektua da. Salgai dauden ereduetaz gain, edonork sor ditzake antzeko elementuak. 

Nola sortu artikulu bat Wikipedian [Bideo tutoriala]

Sustatu
2018-01-08 : 09:18

Euskarazko Wikipedia osatzen lagundu nahi duzula? Baina ez dakizula nola egin? Euskal Wikilari elkarteak 45 segundoko bideo-tutoriala egin dugu azalpenarekin. 

2017ko aplikaziorik jaitsienak, erabilienak,... eta baita onenak ere: Socratic eta Calm

Sustatu
2018-01-05 : 09:19

Aurrekoan 2017ko bideo jokorik onenak aipatu bagenituen, gaurkoan aplikazioetan ipiniko dugu arreta. Urte amaierarekin batera, aplikazioen dendak euren zerrendak ateratzen hasi dira (Apple Store zein Google Play) eta 2017an gehien jaitsi eta erabili diren aplikazioak zeintzuk diren jakin dezakegu. Guztiok ezagutzen ditugun "betiko" aplikazioetaz haratago, aplikazio berrientzat ere izan da tarterik. Iazko aplikaziorik onenak ere izendatu dituzte: Socratic (Androiderako) eta Calm (Apple dendan).

Segurtasun zulo garrantzitsua Intel prozesatzaileetan

Sustatu
2018-01-04 : 18:05

The Register-ek filtratu zuen herenegun albistea, eta mundu osoan sortu duen zalapartaren ondorioz Intelek berak ere onartu eta prentsa-ohar bat argitaratu berri du. Azken hamarkadan fabrikatu diren Intel eta beste marka batzuetako prozesatzaileetan segurtasun zulo handi bat aurkitu dute. Milioika ordenagailu partxeatu beharko dira crackerren erasoak saihesteko, zulo horri esker munduko ordenagailu gehienetara sartzeko aukera daukatelako, gure pasahitz eta informazio guztia bereganatuz, eta gure ordenagailuak zernahitarako erabiltzeko aukera ematen dietelako erasotzaileei. Historiako segurtasun-arazo handienetako baten aurrean gaude. 

"Bozgorailu adimendunak", teknologia munduko hurrengo norgehiagoka

Sustatu
2018-01-04 : 14:14

Telefono eta ordulari adimendunen ostean, bozgorailu adimendunak (smart speakers) bihurtu dira azkenaldiko gadget modernoena. Konpainia handien arteko guda ere eremu horretan emango dela dirudi datozen hilabeteetan. Echo (Amazon), Home (Google) edo HomePod (Apple) bezalako gailuak izugarri ezagun egingo zaizkigu oso denbora laburrean. Izan ere, Interneteko erraldoiek jakin baitakite, etxeko asistente eta  bozgorailu hauek izango direla euren produktuetara iristeko sarrerarik zuzenena. Amazon, Google zein Apple merkatua irabazten saiatzen ari dira, nitxo berri honetan lehenengoak izatea oso garrantzitsua delako. Eta ez da ardura horretarako prezioak jaitsi eta hasieran dirua galdu behar badute ere. Hasi da guda.

2017ko bideo jokorik onenak

Sustatu
2018-01-03 : 09:51

Urte aldaketarekin ohiko diren zerrenden artean, hona hemen gaurko aukeratu duguna: 2017ko bideo joko onenen hautaketa. Han eta hemendozenaka blog eta egunkaritan ikusi ditugu iazko urtean zehar argitaratu ziren bideo jokorik onenen ranking eta zerrendak. Badira, hala ere, gehienetan errepikatzen diren izenak, eta baita, askorentzat, irabazle nabarmen bat ere: The Legend Of Zelda: Breath Of The Wild

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››