Teknologia albisteak

Azkue Fundazioa

Erabiltzailearen aurpegia

Euskara sarean josten: jakintza librea, wikiak, sare sozialak, gazteak, jokoak, partekatzea, jardunaldiak, ikas materiala, lehiaketak eta askoz gehiago!

Erabiltzailearen jarduna

Bizkaiko gazteentzako “Bziber” lehiaketa, Tik Tok eta Instagramen!

2020-07-08 : 11:40

Bziber egitasmoa aurkeztu du gaur goizean Azkue Fundazioak Euskarare Etxean.

 Bizkaiko 11 eta 13 urte bitarteko gazteei  zuzendutako lehiaketa da, sare sozialetan oinarritutakoa: Tik Tok eta Instagram.

Edurne Azkarate aktoreak lau erronka proposatuko dizkie Bizkaiko 11 eta 13 urte bitarteko gazteei. Proba horiek gaindituz gero, bi iphone 8ren zozketan parte hartzeko aukera izango dute.

Ekimena uztailaren 9an hasiko da eta uztailaren 20an amaituko da, bi sarien irabazleen izenen argitalpenarekin.

“Hi(ZKI)bridoak”, literatura mutanteak

2020-02-24 : 14:13

Euskararen Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kirola eta Kultura Sailak Hi(ZKI)bridoak izeneko zikloa abiatuko du Euskararen Etxean, otsailetik maiatzera bitarte; kultur egitarau horrek literaturaren eta ahozkotasunaren inguruan ardaztutako zuzeneko ekitaldiak biltzen ditu; Anarik, Itxaro Bordak, Ibon RG-k eta Txakur Gorria Sormen Kolektiboak parte hartuko dute, besteak beste. Ekimenean hainbat eragilek parte hartu dute: BooktegiLanku eta Loraldia.

Euskararen Etxea berritzen

2020-02-12 : 17:43

Euskararen Etxeak hainbat berrikuntza abiatu ditu; tartean, ordutegi zabalagoa, webgune berria, aretoen doako lagapen zerbitzuen hobekuntzak eta "Hi(ZKI)bridoak" kultur egitarau berria. Euskararen Etxea Bilboko San Inazio auzoan dago, eta 2004an sortu zen Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren ondorioz.

Xare Euskarazko Kultura Digitalaren Jardunaldia Durangora helduko da urriaren 31n

2019-10-30 : 08:24

Azkue Fundazioak eta Xarek Durangoko Udalaren nahiz Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz antolatutako ekimenak euskararen erabilera sustatu nahi du IKTen alorrean eta, oro har, kultura digitalaren esparruan. Batxilergoko 1go mailako 450 gaztek hartuko dute parte hiru gune ezberdin, sei proiekturen aurkezpen, bi hitzaldi eta zortzi lantegi praktiko barnebilduko dituen egitasmoan. Ikasleekin eta goizez aritzeko pentsatutako Xarejardunaldi hau Gasteizera eta Donostiara ere iritsiko da datozen asteetan. Iruñean urriaren 29an egin zuten Sarean Euskaraz izenpean.

Jokoteknia Euskarazko Bideojokoen II. Jardunaldiaren aurkezpena

2019-10-01 : 09:48

Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanaren ondorioz, iaz Jokoteknia Euskarazko Bideojokoen II. Jardunaldia egin zen estreinakoz. Iazko harrera onaren ondotik, bi erakundeek bigarren jardunaldi bat egitea adostu dute, urriaren 12an, Bilboko Azkuna Zentroan, 9:00etatik 14:00etara.

Kode-poesiari buruzko laborategiak egingo dira Bilbon, Donostian eta Gasteizen

2019-09-20 : 08:15

PuntuEUS Fundazioak Kode-poesiari buruzko hiru laborategi antolatu ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Azkue Fundazioan, Hirikilabs eta Oihanederrekin elkarlanean.

Azkue Fundazioak “Youtubeskolak” egitasmoa aurkeztu du

2019-09-17 : 09:30

Bizkaiko Foru Aldundiak eta Azkue Fundazioak Youtube-ri buruzko ikastaroak ondu dituzte urrian, Bizkaiko bost udalerritan. Ekimena Basauri, Durango eta Amorebieta-Etxanoko Udalekin eta Enkarterriko eta Txorierriko mankomunitateekin lankidetzan burutu da. Horrekin batera, Youtube bidezko lehiaketa bat abiatuko dute urrian eta azaroan, Euskal Herriko 13 eta 16 urte bitarteko gazteentzat.

Zatoz Euskararen Interpretazio Zentrora, udan

2019-07-10 : 10:31

Azkue Fundazioak kudeatzen duen Euskararen Interpretazio Zentroak udako ordutegia abiatu du uztailean eta abuztuan. Zentro hori Bilboko San Ignazio auzoan kokatutako Euskararen Etxean dago.

“Blogetan!” lehiaketako finalisten zerrenda

2019-03-26 : 16:15

Behin publikoaren bozketa amaituta, eta epaimahaiak bere erabakia deliberatu ostean, honatx Blogetan! lehiaketako lau kategorietan lehiatuko diren 12 proposamenak.

Blog ikastaroa doan, WordPress erabiliz

2019-03-06 : 14:37

Blogak komunikazio pertsonalerako web sinpleak izatetik, garapen aukera handiak eskaintzen dituzten tresnak izatera pasa dira. Blogak sortzeko erabiltzen ziren tresnek, orain aukera gehiago eskaintzen dituzte; horien artean ezagunena WordPress. Horrek eskaintzen dituen aukerak aztertu eta landuko ditugu ikastaroaren bidez, web sinple batetik hasi eta garapenerako aukerak aztertuz.

Eman izena B-Tuber ikastaroetan!

2018-11-28 : 09:19

Bi maila ezberdinetako B-Tuber ikastaroak eskainiko ditugu neguko oporraldian 13 eta 16 urte bitartekoei zuzenduta. Izena emateko azaroaren 26tik abenduaren 16ra arteko epea dago.

1

Mastodon.eus jaio da!

2018-11-22 : 10:45

Mastodon.eus Mastodon sare sozialeko instantzia bat da, mundura euskaraz salto egiteko. Zenbait erakunde (PuntuEUS Fundazioa eta Azkue Fundazioa), empresa (Dinahosting, iametza), kooperatiba (Talaios), norbanako (Laborategia2.0) eta aktibisten (Librezale) elkarlanetik jaio da. Denboran irauteko helburuarekin abiatu da eta euskarazko komunitatearen inguruan dauden eta sor daitezkeen bestelako instantziekin elkartzeko borondatearekin. Beronen inguruan eragile biltzea ere bada asmoa.

BELATZ, DEKOT, ZIZEL eta NAU Banden Lehiako 10. edizioko lau talde finalistak!

2018-11-03 : 11:15

Azkue Fundazioak antolatzen duen Banden Lehia musika txapelketako 2018ko hamargarren edizioan 14 taldek eman dute izena. Banden Lehia euskal musika sustatzen duen lehiaketa da. Banda amateurrik onena saritzen du, tokiko taldeak ezagutzera emanez eta, bide batez, euskal musika sarean ere zabalduz.

Talde Komunikazioa: Komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa

2018-10-30 : 13:21

Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, teknologiarekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Sartu gurekin teknologiaren ur handitan lelopean. Jendea formatzeko asmoarekin jarri da martxan proiektu hau. Sarritan teknologiaren mundua informatikariekin bakarrik erlazionatzen da, baina mundu guztiarentzat da erabilgarria; ikasle zein irakasle, zientzialari, soziologo… edozeinentzat aproposak dira doako ikastaro hauek; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik.

Teknologien Faroa #7

2018-10-16 : 08:07

Faro honek, etor daitezkeen bi munduen arteko talka erakusteko balio dezake. Etengabeko aldaketan murgilduta dagoen jendartean ere bi mundu (behintzat) izan daitezkeela irudikatzeko. Bi etorkizuneko mundu horiek, zaharraren kontrako proposamenak egiten dituzte, bakoitzak oso modu ezberdinean.

GPL eta Creative Commons lizentziak euskaraz daude orain

2018-10-04 : 11:31

Egile eskubideekin lotutako lizentzia hauek, gehien erabiltzen direnak, gizartearen eskura daude euskadi.eus eta Creative Commons eta GNU fundazioen webguneetan.

Big Data da aldi bereko jokalarien bideo-jokoetako esperientzia hobetzeko gakoa

2018-09-26 : 15:16

Big Datak asko du esateko bideo-jokoen eremuan, batez ere jokalari askok aldi berean parte hartzen duten kasuetan. Joko mota horietan munduko edozein txokotako jokalariek elkarrekin lehiatzen dute egoera desberdinetan: helburu zehatz baten bila lehiatzen diren “arena” modalitatekoetan, taldeko kiroletakoetan zein lehia simulagailuetan.

‘Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere bai’ proiektuak euskara eta mendizaletasuna uztartuko ditu Himalaian

2018-09-21 : 18:55

Euskal Herriko 15 gazte eta 10 sherpa gazte harremanetan jarriko dira Nepalen, Everest inguruan treking-a egiteko, urriaren 10etik azaroaren 8a bitartean. Proiektuaren helburuak dira euskara eta mendizaletasuna uztartzea eta herrien arteko elkartasuna, hizkuntza gutxituei babesa ematea, ikasleen autogestioa eta euskara munduan zabaltzea.

Teknologia ikastaroak irailetik abendua arte, Euskararen Etxean, doan!

2018-09-13 : 11:02

Iritsi da iraila eta berriz Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, teknologiarekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Sartu gurekin teknologiaren ur handitan lelopean. Irailak 28+29-an Euskararen Etxean "BurujabetzaTeknologikoa: askatasuna eta pribatutasuna sarean" ikastaroa, doan!

Internetek eta sare sozialek sortutako karbono aztarna

2018-05-08 : 15:10

Ozono geruzaren suntsipena edo emisio kutsatzaileak aztertzean, gutxitan pentsatzen dugu gure smartphone edo on-lineako jardueraren inguruan.

Aurrekoak ››