Teknologia albisteak
1

Osasuntsu al dago zure mugikorra?

Erabiltzailearen aurpegia
2018-01-29 : 12:20

Gure mugikorra ahalik eta egoera onenean egotea nahi izaten dugu, eta are gehiago saldu edo aldatu nahi dugunean. Nola jakin dezakegu gure mugikorra osasuntsu dagoen ala ez?

Gure gailuek teknologia asko izaten dute beraien barnean. Hori dela eta, zaila izan ohi da zein egoeratan dauden jakitea. Sarritan honi buruzko informazioa ematen diguten aplikazioak ez dira guztiz fidagarriak izaten. TestM-k aldiz, zehaztasun handiz ematen digu behar dugun informazioa.

Androidetarako eskaintzen den aplikazioa da, erabilterraza eta intuitiboa. Hainbat zatitan sailkatzen du funtzionamenduaren inguruko informazioa. Lan hau ez du aplikazioak bakarrik egingo; laguntza eskatuko dio erabiltzaileari. TestM-ren puntu positiboetako bat da hori. Izan ere, elementuren batek akatsen bat badu, zuri eskatuko dizu ondo funtzionatzen duen ala ez ziurtatzea.

Horrek aplikazio intuitibo eta koloretsu bilakatzen du TestM. Esan daiteke joko txiki batzuen bitartez mugikorra zein egoeratan dagoen jakin daitekela, bestelako aplikazio inpertsonal eta informatibo hutsetatik aldenduz.

Erabiltzaileen artean konfidantza areagotu egiten da Androidaren egoera egiaztatzen duena bera dela jakitean, dena aplikazioaren esku ez dagoenean.

TestM-k probak modu indibidualean zein taldean egiteko aukera ematen du. Analisi orokorra edo azkarra egin nahi duzun ere aukeratu dezakezu, azterketa egiteko daukazun gogo eta denboraren arabera.

Alde negatibo gisa, esan beharra dago diseinu aldetik ez dela oso erakargarria. Hala ere, behin erabili eta ezabatu egin ohi den aplikazio bat izanik, ez da hain garrantzitsua. Eskaintzen dituen aukerek eta elementuak antolatzeko erak arazo hori estaltzen dute.

Zure kokapena zein den ikustea uzten badiozu, konponketak egiteko leku edo dendak proposatzen dizkizu.

Google Playn dago TestM eta doakoa da. Argi dago ez dela egunero erabiltzen den aplikazioetako bat, baina behar duzunean kalitatezko baliabide bat izatea oso interesgarria da.

Erantzunak

GooglePlay-ra jo gabe ere deskargatu daiteke aplikazioa .apk fitxategia deskargatuta:
https://www.apk4fun.com/link/220052/a/

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago