
Fulsion Smart Systems enpresak sortu du umeentzako joko hau, app formatuan. Jolasteko helburua baino ez duten beste joko batzuen aldean, Irudikonek xede “terapeutikoa” du. Izan ere, arreta-defizitaren nahasmendua duten haurrengan pentsatutako aplikazioa da. Sarean erabili daiteke, irudikon.fulsion.net webgunean, baina aplikazio moduan ere jaitsi eta instalatu daiteke, Android zein iOS telefonoetan.
Munduko sare sozialik erabilienen artean dago Twitter, eta aktualitate gaietan eragin zuzena duena. Zaila litzateke gaur egungo panorama informatiboa irudikatzea Twitterrik gabe. Hala ere, orain arte Twitterrek ez du sekula dirurik irabazi. Galerak eta galerak pilatu ditu bere sorreratik. Azken lauhilabetera arte, lehenengoz irabaziak izan baititu 2017ko azken laurdenean: 75 milioi euro irabazi ditu. Albiste pozgarria Twitterrentzat, beste bi pizgarrirekin batera datorrena: Twitterreko erabilerak ere gora egin du, eta Facebookeko erabiltzaileak jaitsi egin dira (hauek ere lehenengoz).
Ez da zientzia fikzioa. Dagoeneko gertatzen ari da. Polizia txinatarra betaurreko berezi batzuk hasi da erabiltzen herritarrak automatikoki identifikatzeko. Sistemak horrela funtzionatzen du: betaurrekoek herritarren argazkiak ateratzen dituzte; zuzenean datu-base batekin parekatzen dute; poliziak segundu gutxian jakin dezake parean daukan hori nor den eta ea poliziak bilatzen ote duen. Zhengzhou-ko tren geltokian egin dituzte lehenengo probak. Gutxinaka Txina osora zabalduko dute.
Matxin itzultzaile automatikoa da gaztelania > euskara itzulpenak egiteko dagoen tresnarik onena. Urteetako garapena izan du IXA taldeaeta Elhuyarren aldetik, eta perfektua ez bada ere (itzultzaile automatikoak ez dira perfektuak) emaitza txukunak ematen ditu testuen itzulpenean. Ia urte bateko lanaren ostean, Wikimediak sortutako Content Translation tresnan barneratu da gaur, eta dagoeneko prest dago itzulpenak egiteko. Garai batean Wikipedian itzulpen automatikoak egiteko Yandex jarri zuten martxan, baina emaitzak oso txarrak ziren. Matxin itzultzailearekin asko hobetuko da hori. Itzulpenak ez dira oraindik ere bikainak, noski. Baina badugu onura handi bat: Matxinekin egiten ditugun itzulpenei erabiltzaileek egindako zuzenketak jaitsi daitezke, eta itzultzailea hobetzeko balioko du honek. Testuak alderatuz, sistemak ikasi dezake etorkizunean (ez du zuzenean egiten, baina bada aurrerapen bat!). Matxin erabiltzen hasi nahi baduzu, joan zaitez zure erabiltzaile menuko BETA aukerara, eta aukeratu behean dagoen “Content Translation”
Atzo aurreratu genuen bezala, egun handia izan zen atzokoa "espazioaren konkistan". Azken 50 urteotan espaziora bidali den espaziontzirik handiena jaurti zuten Kañaberal lurmuturretik, Falcon Heavy izenekoa. Lehenengo ahalegina besterik ez zen izan, baina arrakastaz burutu ahal izan zuten SpaceX enpresako ingeniariek.
Hala diote adituek: gaurkoa egun historikoa dela. Azken 45 urteotan espaziora bidali den espaziontzirik handiena espazioratuko dute gaur iluntzean Cañaveral Lurmuturretik (Florida, AEB). SpaceX enpresak diseinatu duen modelo berria da, Falcon Heavy izenekoa eta, bere potentziari esker, giltzarria bilaka daiteke gizakia Martera bidaltzeko asmoan. "Munduko espaziontzirik ahaltsuena" izendatu dute. Gaur, arratsaldeko 19.30etan, espazioratuko dute lehenengoz eta zuzenean ikusi ahalko da sarean.
Oso zaila da aztarna digitala guztiz ezabatzea, baina informazioa blindatzeko aukera dago. Sare sozialetan norbait jarraitzen dugunean, Facebooken zerbait partekatzen dugunean, Instagramen “atsegin dut” ematen dugunean edo TripAdvisorren iruzkinen bat jartzen dugunean, gure aztarna digitala sortzen ari gara.
Duela 10 urte hasi zuen Norvegiako Liburutegi Nazionalak digitalizazio-lan garaua: XXI. mendera arteko Norvegiako liburu guzti-guztiak digitalizatzea. Dagoeneko bukatu du prozesua eta sarean ipini du bilduma osoa, doan eta edozein herritarrentzat eskuragarri. 2000. urtea baino lehenago argitaratutako Norvegiako liburu ia-ia guztiak dira, 500.000 liburu inguru. Milaka bideo eta audio ere digitalizatu eta sareratu dituzte.
Instagram munduko komunikazio erramintarik erabilietakoa da gaur egun. Beste sare sozil batzuek ematen ez dizkiguten aukerak ematen dituenez, jende asko batu da bertara, geroz eta gehiago erabili eta datu asko gastatuz.
Bulegorako gure aplikazio multzo gogokoenaren zazpigarren urteurrena bete da, eta hori ospatzeko, bertsio berria argitaratu dute The Document Foundation fundaziokoek. Asko dira 6.0 bertsioak dakartzan berritasunak, hemen irakur daitezke denak. Besteak beste, hemendik aurrera, dokumentuak OpenPGP erabilita zifratu eta sinatu daitezke. Are gehiago, zifratzea paragrafo-mailan aplikatu daiteke, dokumentu baten barruan nahi diren zatiak soilik babesteko. Irakurri informazio osoa Librezaleren webgunean.
Euskal Herriko sortzaileen sareko katalogoa aurkeztu zuten atzo iluntzean Andoainen: Sortzaileak.eus. Zazpi kultur esparrutan banatutako informazioa jasotzen du plataformak: literatura, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, arte plastikoak, bertsolaritza eta musika. Gotzon Barandiaran kultur eragilea da proiektuaren gidaria eta Berriak emandako beka bati esker burutu da egitasmoa.
Denboraldi bateko atseden eta hausnarketa-fasearen ondoren, berrindartuta itzuliko da Kanaldude hedabide nafarra. Gune berritua, etengabeko jarioa, sorkuntzak bultzatzeko deialdia...! Garai berri bat idekitzen da Kanalduderentzat. Gaur iluntzean egingo dute aurkezpena zuzeneko emanaldi baten bidez, Kanaldude.eus webgunearen bitartez eta baita Facebooken ere.
Azken urteetan sare sozialak informazio iturri bilakatu dira, besteak beste, herritarrrei aukera emanez edozein albiste eta edukia argitaratzeko Interneten. Googlek ideia horri heldu eta Bulletin jarri du martxan. Erabiltzaileei beraien inguruan gertatzen diren gauzen berri emateko tresna bat da. Apustu hiperlokal honetan erabiltzaileak arduratuko dira bertan agertzen diren albistak idazteaz. Bideo eta irudiak ere beraien esku egongo dira. Momentuz Estatu Batuetan bakarrik erabili ahalko da, proba fasean.
Gizakiak ederki erakutsi du zein ona den basoak soiltzen. Deforestazioa da une honetan gure planetak daukan arazo larrienetako bat. Milaka eta milaka hektarea baso desagertzen dira urtero-urtero. Basoak berreskuratzeko modu berriak aztertzen hasi dira, horien artean droneak erabiltzea zuhaitzak landatzeko. Merkeagoa, bizkorragoa, eraginkorragoa. Droneak ari dira erakusten gizakiek baino hobeto egin dezaketela lan hori.
Euskal komikien datutegi berria izan nahi du Komikipediak. Euskaraz argitaratzen diren komikiak bildu eta ikusgai jartzeko plataforma berria. Asmoaren bultzatzaile nagusia Iñaki Otamendi Andoaingo komikizalea da. "Euskaraz komikien alorrean dagoen eskaintza guzti hori ezagutarazteko asmoa du Komikipediak. Hasiera batean azken hamarkadetan argitaratu diren komiki albumak zerrendatu nahi ditugu, eta album bakoitzak aukera emango digu autoreak, argitaletxeak, itzultzaileak... hobeto ezagutzeko".