Teknologia albisteak

10 urteko debekuen ostean, azkenik iritsi da 3G konexioa Palestinara

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-01-24 : 10:17

Gezurra badirudi ere, 4G (eta laster 5G) konexioa mundu osora zabaltzen ari denean, oraindik bada herrialde bat 3G zerbitzurik ez daukana: Palestina. Israelgo gobernuak ipinitako debekuen ondorioz, orain arte ez dute izan aukera hori ere palestinarrek. 2015ean lortu zuten honetarako aurreakordio moduko bat, eta aste honetan iritsi da, lehenengoz, 3G zerbitzua palestinarren mugikorretara. Hamarkada bat baino gehiago itxaron behar izan dute. Dena dela, oraingoz Zirjordanian bakarrik izango dute aukera hori; Gazan debekuarekin jarraitzen dute.

2015ean iragarri zen Israelek aukera emango zietela Palestinako telekomunikazio konpainiei 3G zerbitzuak hedatzeko. Bi urte eta erdi gehiago behar izan dira zerbitzu horiek martxan jarri ahal izateko. Azkenik, hamarkada bateko debeku eta eskaeren ostean, aste honetan iritsi da 3G komunikazioa Palestinara. Zehatzago esateko, oraingoz Palestinako zati batera bakarrik, Zisjordanian bakarrik baimendu dutelako zerbitzua, baina ez Gazan.

"Segurtasun arrazoiak" aipatzen zituen Israelek zerbitzu horiek debekatzeko. 3G konexioa nahi zuenak Israelgo konpainia bat kontratatu behar zuen (lurralde okupatuetan instalatutako azpiegituren bidez; Palestinan zergarik ordaindu gabe ezarriak). Azkenik, frekuentzia batzuk ireki dizkie Israelek Wataniya eta Jawwal konpainia palestinarrei, eta zerbitzua emateko azpiegiturak ere baimendu ditu. 

Albiste pozgarria palestinarrentzat, baina herrialde honek pairatzen duen zapalkuntzaren beste adibide bat. 

 

..................

Argazkia: Arabnews.

 

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago