Teknologia albisteak
2

Zeintzuk ote historian gehien ikusi diren euskarazko bideoak? Hara batzuk.

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2018-01-16 : 11:29

Atzo ezagutu genituen 2017ko euskarazko bideoen artean arrakastatsuenak izan zirenak. Horietako bakarra iristen zen milioi bat ikuskatzera, Gatiburen Aske maitte bideoklipa. Pentsatzen hasita, milioi bat ikuskatze, eta euskaraz..., ez da ahuntzaren gauerdiko eztula! Eta aitzakia hori buruan, sarea arakatzeari ekin diogu, 1M ikuskatze dituzten euskarazko bideon bila. Zenbat ote? Zeintzuk ote? Hementxe aurkitu dugun dozenatxoa. 

Espero zitekeen bezala, mundu osoan gertatzen den bezala, musika bideoklipak dira Top zerrendan azalduko zaizkigunak (ikus Youtuben sekula gehien ikusi diren bideoen zerrenda). Arakatze bizkor baten ostean, hauexek dira aurkitu ditugunak: 1.3M ikuskatze baino gehiago dituzten dozena bat bideo dira. Ez dira iristen Despacitok dituen 4700M bisitara, baina #haisuek, euskaraz milioi bat bisita asko-asko da!

EGUNERAKETA: zenbait irakurlek bidalitako beste bideo batzuk joan gara gehitzen zerrenda honetara (gehienak haurrentzako kantuak); guztion artean osatuz goaz zerrenda, eskerrik asko!

Huntzaren Aldapan gora da nagusi, tarte handiarekin; 4 milioi ikuskatze urte bete eskasean, izugarria da! Bestalde, aipatu behar da Gabi de la Mazaren Youtube kanala dela zerrenda honetara abesti gehien dakartzana; horixe izango da, zalantza gutxirekin, Youtubeko euskarazko kanalik ikusiena. Haurrentzako kantuek zerrenda honetan daukaten leku zabala ere azpimarratzekoa da, beste hizkuntza batzuetan ikusten ez den fenomenoa baita.

Esan bezala, arakatze azkar baten ondoren ateratako TopTen txiki bat. Izango da besterik; ezagutzen baduzu, bota!   

 

 

.........................................

Argazkia: Huntza Taldea, Gaztezulo.

 

Erantzunak

Sustatu
2018-01-16 : 14:28

Hemen zerrendara gehitzeko beste bat, 2.1M ikuskatzerekin, Takolo, Pirritx eta Porrotxen "Riki riki". Twitter bidez jaso dugu eta hona ekartzen, zerrenda osatzen jarraitzeko: https://youtu.be/lZLGiBb9qok

2018-01-16 : 15:29

Hona beste batzuk, mezu bidez Aitorrek bidaliak:

- 1,6M Sorgina Pirulina https://youtu.be/TnuZ_hrpozo
- 1,5M ENE KANTAK - POLONESA - ONEKA - ERRALDOIAK Haur kantak euskaraz Gigantes https://youtu.be/QtiOQHcFXtU
- 1,5M Paristik natorren https://youtu.be/klsUBrsBrqY
- 1,4M Pirritx, Porrotx eta Marimotots & Bonberenea Txaranga - Maite Zaitut https://youtu.be/m4Yca52S9C8
- 1,3M ENE KANTAK - OLE OLENTZERO - KOREOGRAFIA - NEGUARI ABESTEN https://youtu.be/T05a8M8TGqY

Erantzun

Sartu