Teknologia albisteak

Euskal eduki sortzaileak Pantailaldiaren ondoren ere kontuan hartzekoak

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
gaur : 09:04

Pantailaldian gaude joan den astetik, eta gaur ixten da, bihar abiatzen den Euskaraldiari txanda emateko. Baina euskararen erabilera soziala pantailetan, kalean eta edonon zabaltzeko lanean, egun batzuetara mugatu beharrik ez dugunez, pantailetara begirako ekimen baten berri hemen: Zer Non Ikusi euskarazko ikus-entzunezkoen biltegiak prestatu duen Euskal Eduki Sortzaileen atala.

Dozenaka sortzaileren berri, bakoitzaren eduki marka edo pista emanez traolen bidez (adibidez, #umorea), eta bakoitzaren plataforma bakoitzaren agerpenaren berri.

Bilaketa iragazki baten bidez plataforma jakin batekoak ere aurki daitezke (aukera anitzekin). Adibidez, artikuluko irudiko bilaketan Mastodon eta Instagram aukeratu ditugu, eta beste batzuen artean Arkkuso agertzen zaigu, plataforma guztietan dagoelako sortzaile nafarra: Youtube, Mastodon, Instagram, Bluesky, X/Twitter, Tiktok, Twitch, Peertube, Spotify eta azken ikono bat webgune propiorako.

Erantzun

Sartu