Alokairuen igoera eta Airbnb
Alokairuen prezioa %17 igo ziren 2016an Donostian, Idealista atariak urtero egin ohi duen azterketaren arabera (eguneraketa erantzunetan: beste txosten bat argitaratu da gaur, igoera %22an jartzen duena). 2015eko artikulu honek aipatzen zuena bete dela dirudi: AirBNB zerbitzuaren ugaritasunak gentrifikazioa ekar dezake. Mapa batean AirBNB-k Donostian eskaintzen duena ikusirik, ez da harritzekoa.
Merkatuaren prezioak baldintzatzeko adinako eskaintza egiten zaie turistei AirBNB-m? Airdna.co webguneak Airbnb-tik eskaintzen diren etxebizitzen datuak erauzi eta udalerrika sailkatuak ematen dizkigu. Donostian, adibidez, 1.400 espazio (pisu, etxe, logela, ...) eskaintzen dira, eta goiko mapak erakusten du non.
Beste hiri batzuetan antzeko eragina ote?
Bilbon 569 aurkituko ditugu, Gasteizen 89, Baionan 440 edota Donibane Lohizunen 430 (Iruñean ezin jakin, akatsa ematen baitu webguneak).
Erantzunak kargatzen...