Aiora Mujika (youtuberra): "Nire jardunagatik norbait youtuber izan dadin animatzea, garaipena da niretzat"
2018-01-30 00:14
Euskal edukien zoritxarra zela medio, orain urtebete pasatxo, Aiora Mujikak (Anoeta, 1987) Youtubeko kanal berria ireki zuen. Hamaikatxo gai zukutzen ditu bideo eta txio zintzoen bitartez, hori bai, euskara hutsean. Anoetarra erdietsitakoaz «harro» dago, eta datorrenari so, berdin jarraitzeko egarriz. "Banituen nazioarteko youtuber batzuk begiko. Penatuta nengoen ordea, euskaraz ez zegoelako tankerakorik, dezente kexatzen nintzen; azkenean, beste bati eskatu ordez, nik heldu nion desafioari. Hala ere, iritzi diot euskal komunitatean ari direla ikus-entzunezko egitasmo interesgarriak gorpuzten, apurka bada ere".
Txioak (7)
-
Tolosaldeko Ataria @tolosaldeataria[ELKARRIZKETA @probatxoa-ri] «Nire jardunagatik norbait youtuber izan dadin animatzea, garaipena da niretzat» ataria.eus/anoeta/1516906…
-
Aiora @probatxoaElkarrizketa egin didate @tolosaldeataria-n @Otaegi14HQx4V13">ataria.eus/anoeta/1516906…Uгкο Rοdгigυez @SnOiD_JaUnA@probatxoa Noiz aterako telebistan? Iragarki batean ikusi zintudan... #alzheimerIñigo Otaegi @Otaegi14@probatxoa Zuri Aiora, hain zintzo jarduteagatik
Erantzunak kargatzen...