Duela hilabete batzuk WhatsApp bere erabiltzaileen datuak Facebookekin partekatzen hasi zen. Polemika handia sortu zuen Europan Whatsapp eta Facebooken arteko datuen trukaketak. Izan ere, herrialde guztiak ez daude ados hitzarmen honekin. Alemania eta Erresuma Batuak debekatu egin diei bi enpresa hauei datuen partekatzea. Frantzia ere kontra eta agindu die bi enpresei daturik ez partekatzeko. Ikusteko dago auzi honek zein bide hartuko duen.
Facebookek hartutako erabaki honen helburua komertziala da. Facebook Inc.-en negozio nagusia publizitatea da eta hitzarmen honek iragarkien aukeraketa hobetzea ahalbidetzen die.
Hori zilegi izan daiteke, baina polemikaren giltzetako bat zera da: ez zegoen pribatutasun politikari uko egiteko aukerarik; erabiltzaileek onartu egin behar zuten aldaketa. Hori egin ezean, WhatsApp gabe geldituko liratekeen.
Sortu den zalantzetako bat datu horiek erabiltzeko modua da. Pribatuak direla suposatzen da, baina nork bermatzen du hori?
Aipatutako herrialdeek, Alemaniak, Erresuma Batuak eta Frantziak, bakoitzak bere aldetik egin du hitzarmen honen aurka. Ez dituzte indarrak batu eta kolektiboki salaketa egin. Ea orain gainontzekoek zer nolako jarrera hartzen duten eta, beraiekin batera, Europar Batasunak berak. Hortaz, ikusteko dago auzi honek zein bide hartuko duen.
Erantzun
Sartu