Teknologia albisteak

2024 urteko hitzak: Klima-aldaketa, kakazte, oldarraldi (berriro?)...

Sustatu
2024-12-31 : 12:40

Aurreko urteetan bezala, abenduan jakinarazi zuten UZEIk eta Euskaltzaindiak zein izan zen, beraien aburuz, 2024ko hitza: Klima-aldaketa. 2023an hitz zerrendatxo bat jakinarazi zuten (beef eta oldarraldi tartean), eta 2022an zorioneko izan zen. Berria egunkariko euskara taldeak 2023ko hitz haietako bat erabaki dela 2024koa: oldarraldi judiziala. Eta aukeraketa partikularrak ere egon dira hortik.

Publizitatea

Harmony Music euskaratuta: musika jogailu interesgarri eta librea

Sustatu
2024-12-27 : 08:53

Harmony Music programa libreak euskara ikasi du. Etxepare Lizeoko teknologia irakasle honen lan saiatuari esker, 1.10.4 bertsioa deskarga dezakezue GitHub-eko esteka honetan.

Argazkien artxiboa eta Umap-eko iturriena gehitu dira Sustaturen artxibora

Sustatu
2024-12-26 : 09:39

Sustaturen artxiboa, 21. mendeko lehen laurden honetako Interneteko eta teknologia-jardunaren lekukotza konpletoena euskaraz, eduki berriekin aberastu dugu. Maiatzean (ikus albistea) Umap-eko traolekin eta analisi soziolinguistikoekin eta TBX izan zeneko bideoekin osatu genuen artxiboa, eta orain, Umap-etik berreskuratutako beste eduki batekin, euskaraz gehien partekatutako informazio iturriak; eta Argazkiak.org eta Sustatuko argazki biltegia izan zeneko artxiboekin. 

'Maite zaitut': Pirritx, Porrotx eta Marimototsen omenezko festa erraldoia

Sustatu
2024-12-25 : 17:08

'Maite zaitut' kantak 20 urte bete dituela-eta (aitzakiarik behar balitz). herri omenaldi erraldoia egingo diete Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei Barakaldoko BECen datorren maiatzaren 3an. Sarrerak salgai daude jada Nikeremaitezaitut.eu webgunean, eta adi, 14.000 da ikusle topea.

Idazle mentoretza programa ireki du EIEk

Sustatu
2024-12-23 : 11:43

Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) mentoretza programa bat abiatu du. Literatur proiektu bat esku artean daukanak (narratiba, poesia, antzerkia, komikia...) interesgarri iritzi dakioke, idazketa-bidea ez baduz akarrik egin nahi. Urtarrilaren 28ra arte bidal daitezke proiektuak.

CarLogoHub, 800 auto marka baino gehiago

Sustatu
2024-12-22 : 10:14

Autoak eta logotipoak (edo bitxikeriak oro har) gustatzen bazaizkizu CarLogoHub da zure webgunea. Itxura eta ahalegin amateurra duen ekimen honek CarLogoHub izeneko webgune txiki honek kontu handiz artxibatzen eta katalogatzen ditu hainbat automobil-marken ikurrak eta logoak.

Tenperatura-igoeraren muga gainditu dela nabarmendu du Elhuyarrek 2024ko zientzia-albiste esanguratsuenen artean

2024-12-21 : 10:52
  • Elhuyarrek urtean zehar zientziaren eta teknologiaren arloan landutako albiste esanguratsuenen zerrenda osatu du.
  • Zerrenda 10 albistek osatzen dute, nazioartekoak zein gertukoak.

Max streaming plataforman ere euskarazko edukiak agertzen hasi dira

Sustatu
2024-12-20 : 09:15

Nazioarteko ordainpeko streaming plataformetan, Amazon Prime Video eta Netflix izan ziren lehenak euskarazko edukiak eskaintzen, eta orain Max gehitu zaie (2024 arte HBO edo HBO Max izan dena). Pantailak Euskaraz-ek azpidatziak moldatu ditu, eta EITBk bikoizketak eskaini, eta horrela egin da posible.

Patri Urkizu hil da, euskal antzerkigintzaren ikerlaria

Sustatu
2024-12-18 : 10:50

Patri Urkizu Sarasua (Lezo, 1946), idazle, ikerlari eta euskaltzain urgazlea, gaur hil da Donostian 74 urterekin. Euskal antzerkigintzaren ikerlari eta historialaria izan da, bere molde tradizionalena bereziki, beste hainbat arlotan euskal literatura eta euskaltzaletasuna oro har bultzatzeaz gain.

60.000 lagunekin osatu da Egunean Behinen 16. denboraldia

2024-12-18 : 09:15

Ia 60.000 erabiltzaile izan ditu bere 16. denboraldi arrakastatsuan Egunean Behin jokoak, 59.500 doi-doi izatez. Euskaldunen app/joko faborito eta erabilienak bere 5. urteurrena ospatu zuen 2024ko martxoan, eta jarraitzeko prest dago datorren urtean, 2025ean. Bost urte eta erdi hauetan zehar 50 milioi partida baino gehiago jokatu izan dira, hau da, 500 milioi galder erantzun izan dira.

Google.eus aktibatu da gaur, PuntuEus domeinuen hamargarren urteurrenean

Sustatu
2024-12-17 : 17:29

Minutu batzuk barru izango da Tolosan PuntuEus domeinuaren 10. urteurreneko ekitaldia, Gure Zirkuaren emanaldi batekin. Izatez, ekainean bete zen 10. urteurrena (eta Sustatu.eus-en aktibazioa zehazki) zeinean aitzindiari batzuek hartu zuten parte, baina sei hilabetera ireki zen erregistroa, 2014ko abenduan. Data hartatik 10 urte beterik, 15.000 domeinu daude .EUS luzapenarekin eta horien artean azkena gaur bertan aktibatu den Google.eus.

 

Argilla: euskarazko AA sortzaile libre baterako datuak ebaluatzen lagundu

Sustatu
2024-12-17 : 10:26

Hitz Zentroak zabaldu du sareetan kolaborazio eskaera bat, ez Zentroak berak sortutako ekimena baizik eta Huggingface erakundean Argilla deitu duten esperimentu eleanitzekoa, adimen artifizialak (AA) entrenatu ahal izateko datu sorta eleanitz libre bat sortzekoa. Ekimen honen lehen urratsa testu batzuen kalitatea neurtzea da, hau da, hezkuntzarako baliagarriak diren edo ez esatea.

Elhuyar BECeko Umeen Gabonetako Parkean izango da lehen aldiz, zientzia eta teknologia jarduerak eskainiz

2024-12-16 : 09:34

Elhuyar BECen egiten den Umeen Gabonetako Parke erraldoian izango da lehen aldiz, eta haur eta gazteentzako zientzia-eta teknologia-jarduerak eskainiko ditu. Jarduera hauek “STEAM gunea” izeneko txokoan izango dira urtarrilaren 5era. Gunea Eusko Jaurlaritzaren STEAM Euskadi arloaren eta Innobasque-ren laguntzarekin sortu da. Tailerren helburua da 6 eta 16 urte bitarteko haur eta nerabeen zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna bultzatzea. Emakume ikertzaileek gidatuko dituzte tailerrak, zientzia eta teknologiako profesionalen inguruan izan ditzaketen irudi estereotipatu okerrak baztertzeko.

Cwis Bob Dydd eta Egunean Behin, euskal-galestar elkarlana

2024-12-15 : 09:54

S4C Galesko telebistarentzat garatitako Cwis Bob Dydd jokoak bere hirugarren denboraldia amaitu du Galesen, 20.000 erabiltzailetako langara iritsita. Egunean Behin jokoaren bertsio galesa da, duela bi urtetik martxan izan dena. Proiektu kudeatzaile gisa bi enpresa izan gara, CodeSyntax Euskal Herritik, eta Galestik Tinint ekoiztetxea.

'Taupa mugimendua' da Topagunearen izen eta marka berria

Sustatu
2024-12-14 : 13:31

Gaur goizean Bilboko Kafe Antzokian duela 28 urte sortutako euskara elkarteen Topaguneak bere izen eta marka berria aurkeztu du: Taupa, euskaltzaleen mugimendua, TaupaMugimendua.eus Interneten. Izaeran ere bada aldaketarik: "Euskara elkarteen topagune izatetik euskaltzaleen mugimendu izatera igaro gara, eta herri batzuetan jardutetik Euskal Herri osoan antolatzera". Parte-hartze indibidualerako deia ere egin dute, beraz.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››