Apirilaren 2tik 4ra izango da Bilbon Basque Circular Summit delakoak, Ihobe sozietate publikoak antolatuta: industria eta ingurumen arloko 800 profesional baino gehiago biltzea espero dute ekonomia zirkularrari buruzko bultzar honetan. "Eredu zirkular baterako trantsizioak Europan dituen ondorioak aztertzeko" helburua du biltzarrak, Ihoberen arabera.
Biltzarrean hiru proposamen edo atal izango dira:
Expo atalerako otsailaren 28a arte aurkez daitezke proposamenak. Eremu honetan dauden euskal enpresek ekonomia zirkularreko 3 produktu edo soluzio erakusteko aukera izango dute. Antolatzaileen asmoa da Expo delakoak balioko duela networkinga egiteko, esperientziak trukatzeko eta negozio aukera berriak sortzeko, eta agerian utziko duela ekonomia zirkularrerako trantsizioan euskal enpresa sarearen ahalegina.
Izen-emateak irekita daude, webgunearen bidez.
Erantzun
Sartu