Teknologia albisteak

Koparia, zeuen mezu eta materialak zabaltzeko zerbitzu interesgarri bat

Erabiltzailearen aurpegia
2025-02-25 : 09:50

Aste honetako Egunean Behin jokoaren babeslea, Koparia, egiten duenaren adibide batekin dator, Egunean Behin logoa daukan motxila bana emango dute opari, irabazlearentzat eta zozketaz. Horixe baita Kopariak egiten duena, mertxandisina, arropa eta osagarriak bezeroak proposatutako irudi eta mezuekin. Gainera, euskalgintzatik sorturiko enpresa da (Euskalgintzaren Kontseiluak antolatua) eta bere irabaziak euskararen normalizaziora bideratzen ditu, herrigintzatik eta herrigintzarentzat

Norberak bere irudia nola moldatu ez badaki, Kopariaren diseinu zerbitzuak lagunduko dizu, eta neurri eta forma desberdineko elementuen berri emango dizute. Ekoizpena egindakoan, bidaliko dizute zure banaketa egiteko, edo online denda bat osatzen lagunduko dizute. Adibidez, azken Korrika edizioetarako material ugari ekoitzi eta saldu dira horrela, online dendatik.

Berriki ireki duren aukera berria, ikasbidaiak antolatzen dituzten ikastetxeei (edo ikasleei, euren bidaia propioa finantzatzen laguntzeko) material pertsonalizatua diseinatu eta saltzeko prozesua errazteko helburuarekin sortu duten webgune berria, mugikorrarekin app baten eran erabili daitekeena. Ikas2daia deritzo zerbitzu berri honi.

 

Erantzun

Sartu