Teknologia albisteak

Felix Arroitajauregi ekintzaile eibartarra hil da

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
atzo : 12:24

Felix Arroitajauregi Altuna ekintzaile eta euskaltzale eibartarra hil da 84 urterekin. Eibarko bizitza ekonomiko eta kulturalean nabarmendu zen Felix. Besteak beste  Eibarko Juan XXIII kooperatibaren sortzaile izan zen, eta Eroskiren ernamuinetako bat izan zen hura. Eroski behin osaturik, kooperatiba honetako zuzendaritza kontseilukoa izan zen 1971 eta 1996 urteen artean.

Eibarko Txiriokalean jaio zen 1940. urtean, eta 14 urterekin hasi zen lanean BH lantegian; eta gero Alfa josteko makinen lantefira joan zen; han, orduko sindikatu bertikaleko bitartekaria izan zen. TEFISO (Teologia, filosofia eta soziologia) taldean sartu zen gaztetan. Eroskiren kooperatibismoaren sortzaile izateaz gain, Eibarko Arrate Kultur Elkarteko zineforumaren arduraduna ere izan zen eta Eibarko Klub Deportibokoa ere bai.

Badihardugu euskara taldeak eta Eibarko Ego-Ibarra ondare ekimenak elkarrizketa sorta interesgarria egin zioten, eta Ahotsak atarian daude grabaketak.

Arrate Aranbururekin ezkondua, artisten guraso ere bazen: Jone, Ander (luthierra) eta Maite (Mursego musikaria) haien seme-alabak dira.

Eibarko Otaola hiribideko Tanatorioan dago familia gaur ostirala, hilak 14, arratsaldeko 18.00ak arte. Eta hileta ere gaur izango da Eibarko San Pio X elizan, 19.00etan.

Erantzun

Sartu