Teknologia albisteak

Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

gaur : 10:22

PUNTUEUSek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. WEBTEST.EUS izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

Tresnak webgunearen analisia egiten du eta, azterketa amaitutakoan, txosten automatiko zehatza sortzen du. Bertan, webgunearen segurtasun-egoera eta hobetu beharreko alderdiak azaltzen dira.

WEBTEST.EUS-ek webguneen arduradunei diagnostiko sakona eskaintzen die, segurtasun-arauak betetzen direla bermatzeko eta eraso informatikoen aurrean babesteko. Horrez gain, webgunearen bilakaera denboran zehar jarraitzeko aukera ere ematen du.

Ebaluazio-metodologiari dagokionez, tresnak bi alderdi aztertzen ditu: SSL segurtasuna eta web-segurtasuna. Puntuazio-sistema argia du: gehienez 100 puntu lor daitezke, eta emaitza hautemandako hobekuntzen arabera esleitzen da. Horrela, bi arlo horietan errendimendua modu zehatzean neurtzen da.Tresna hau ImmuniWeb IAren Plataforma®-n garatu da, zibersegurtasun-zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituen teknologia. ImmuniWeb-ek hainbat sari eta aintzatespen jaso ditu industrian, hala nola Gartner Cool Vendor, IDC Innovator eta SC Awards Europe sariak.

Erantzun

Sartu