Teknologia albisteak

XVII. Pediatria Topaketa apirilean UEUren ikastetxe nagusian

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2025-02-17 : 12:06

Apirilaren 3an, arratsaldez, "XVII. Pediatria topaketak" egingo dira Eibarren (UEUren ikastetxe nagusian, Markeskuan), Euskal Herriko Lehen Mailako Pediatria Elkartea eta Euskal Herriko Pediatria Elkarteak antolatuta eta OEEk eta UEUk lagunduta eta dagoeneko bertan izena emateko epea zabalik dago, bai eta komunikazioak aurkezteko deialdia ere.

Topaketa hauen helburuak Helburuak dira Pediatria arloko ikerketa eta jakintzaren zabalkundea euskaraz egitea, Pediatria arloko langileek egindako lan eta ikerketak ezagutaraztea, Pediatra eta pediatriako erizain euskaldunen arteko ezagutza erraztea, Pediatria arloko profesionalen arteko ikerketa eta komunikazio sareak sortzea eta Euskararen erabilera indartzea osasun arloan eta maila akademikoan.

Egitarauak badu egitura bat jada, baina komunikazioetarako atal bat egongo, eta horietarako proposamenak bidaltzeko epea irekia dago martxoaren 10a arte.

Egitaraua

16:00 - 16:15: Harrera eta dokumentazio banaketa.
16:15-16:30: Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
16:30-17:00: 1.hitzaldia: Teknologia berriak eta nerabeen osasun mentala (Telmo Lazkano).
17:00 - 17:30: 2. hitzaldia: Osasunaren determinante komertzialak.
17:30 - 17:45: Galderetarako tartea.
17:45 - 18:15: Atsedenaldia eta mokadutxoa.
18:15 - 19:30: Ahozko aurkezpenak.
19:30-19:45: Amaiera eta agurra.

Informazio gehiago, UEUren webgunean.

Erantzun

Sartu