Garatzaile euskaldun bati esker, PairDrop aplikazio praktikoa euskaraz dago orain (eskerrik asko Xabi!). Sare lokal batean, adibidez Wifi berean dauden gailu desberdinak, elkarlotzeko tresna bat da. Elkarri maila lokalean mezuak edo fitxategiak bidaltzeko modu bat da PairDrop.
Ez da app mugikor bat, besterik gabe web helbidez konektatzen zara, eta sare berean dauden beste batzuek ere gako bera erabiliz gero, elkarbanatzeko toki bat sortzen duzue, elkarren artekoa, zerbitzari zentralik gabe.
PairDrop.net-era konektatu eta konfigurazioa euskaraz baduzu, beheko hau ikusiko duzu (bestela hizkuntzen menu-ikonoan dago euskara, baina tira, hobeto euskaraz konfiguratzen baduzu zure gailua ezta?):
Ondoren, behin-beneko gela publiko edo sare birtual bat sortzen da, eta horretara beste batzuk gonbidatu ditzakezu, gakoak elkarbanatuz.
Eta ondoren, adibide honetan bezala, hiru gailu / pertsona lotu direlarik (bata telefonoz, beste biak Mac eta Linux ordenagailu banatik), elkarren identitateak ikusiko dituzte, eta fitxategiak eta mezuak trukatu ahal izango dituzte.
Erantzun
Sartu