/cache/BERTSO_HACKATOIA_8_list_content.png)
Bertso Hackatoiaren lehenengo edizioa ospatuko da abenduaren 14an BadaLaben, Errenterian. Ekitaldiaren antolatzaileak Jaime de los Ríosek zuzentzen duen ARTEK[LAB] eta Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa dira. Bertso Hackatoia, goizeko 11:00etan hasi eta arratsaldeko 16:00ak aldera amaituko da. Bertsolaritza eta teknologia nahasten dituen ekitaldia da eta bi gaiak uztartzen dituzten hitzaldiak eta tailerrak egongo dira.
eBird aplikazioan urtero egiten den eguneraketa taxonomikoa aprobetxatuta, munduko hegaztien euskarazko izendegia osatu eta zabaldu dugu, euskarazko 400 izen espezifiko berri proposatuz Euskal Herritik kanpoko beste horrenbeste espezierentzat. Une honetan munduko 1.200 espezie inguru dira euskarazko izen arrunta duten txori espezieak, horien artean Europako (ia-ia) denak, irudiko enara ipurgorri eurasiarra barne. Euskal Batzorde Ornitologikoaren baitan Itsas Enara Ornitologia Elkartearekin lankidetzan egiten ari garen lanaren lekuko.
X/Twitter plataforman Grok izeneko adimen artifizialeko (AA) sistema trebatu dute azken hilabeteetan, eta ordainpeko kontuen esku egon ondoren, Elon Musk-ek erabaki du erabiltzaileentzat doan jartzea. Muskek ohi duen prudentzia eskasarekin, irudigintzako beste AA batzuetan pertsonaia errealekin irudiak egiteko modua moztuta egon arren, ez Grok-en: pertsonaia ezagunak marrazten ahal dituzu nahi duzuna irudikatzen (edo horretan saiatu behintzat) errealismo maila handi batekin.
Iñaki Iurrebaso soziolinguistaren tesian oinarritutako jardunaldia antolatu dute Sabino Arana Fundazioak eta Euskaltzaindiak. Euskararen gaur egungo egoera aztertzeko xedez, Sabino Arana Fundazioaren egoitzan (Mandobide 6 - 3.a Bilbo) izango da, abenduaren 18an, goizez,
Euskal Herriko Unibertsitateak, Mondragon Unibertsitateak, UNED-Bergarak eta PuntuEUS Fundazioak hitzarmena sinatu dute .EUS domeinua zabaltzeko ikasle, ikasle-ohi eta langileen artean. Sustapen honi esker, .eus domeinua eta zerbitzaria doan lor daitezke ikasleen kasuan, eta %25eko beherapenarekin ikasle-ohiek eta unibertsitate horietako langileek.
Galder Gonzalez wikilari saiatuak Wikipediako euskal edukien estatistika kalkulatu bat atera berri du: zenbat artikulu dauden geokokatuta Euskal Herrian. Hau da, tokiak, eraikin eta antzekoak eta kasu batzuetan gertaerak ere geokokatu daitezke Wikipedian, eta mapetan agerrarazi. Eta hortik datua, 15.414 artikulu daude Euskal Herriko mapan jarrita euskarazko Wikipedian.
Udako Euskal Unibertsitatearen (UEU) 53. Udako Ikastaroetarako (datorren urteko udakoak, alegia) proposamenak bidaltzeko deialdia zabalik dago. Proposamenak bidaltzeko epea urtarrilaren 31ra (barne) arte dago irekita. Udako Ikastaroen eskaintza jardunaldi, topaketa edota biltzarren bidez osatuko da, euskal komunitate zientifiko eta profesionalen bilgune izateko xedea oinarri. UEUrekin lan egin nahi duen orori irekita dago deialdi hau.
Tere Maldonado filosofia-irakasle, feminista eta hezkuntzako ekintzaile bilbotarrak artikulua argitaratu du Argian EAEji ikastetxeetako zenbait aje teknologiko aipatuz. Eginbehar burokratikoak betetzeko (berez alferrikakoak akaso), izugarrizko denbora behar dutela programa txar, geldo eta okerrez beteak erabiltzen. "VII. mendeko teknologia" da Eusko Jaurlatitzako Hezkuntza sailarena, dio Maldonadok. "Badiotsuet, lankide batzuek ordenagailuak piztean kantu gregoriano urrun bat entzuten dutela diote."
Bilboko Euskararen Etxean kokatutako Euskararen Interpretazio Zentroa Europako Museo onenaren sarietako bat irabazi du Europako Kontseiluko Kultura Batzordeak emana. Euskararen Etxea eta bere eduki interesgarri horiek Bilboko San Inazio auzoan daude, Azkue Fundazioak kudeatuak. 2025erako saria da, hau da, urte osoan zehar erakutsi ahal izango dute ohorea bertan.
San Nikolas eguna da gaur, abenduak 6, San Nikolas Barikoarena, santu kristau bat ustez III. mendekoa, Asia Txiki edo Anatolian jaioa baina nonbait Italia hegoaldeko Bari hirian kokatua bere mirariak eta santutasunak egiteko. San Nikolas honen izenetik dator Sant Niklaus forma holandesa, eta horretatik Santa Claus izen anglo-amerikarra, Gabonetako pertsonaia. Baina eguna, gaur du, eta Alemanian gaur da oparien eguna. Eta Euskal Herrian ere, santu bitxi honen omenezkorik ere egingo da gaur, adibidez Arrasateko bolo-boloa edo gozoki banaketa kaotikoa; eta San Nikolasen kantuaren bertsioak kantatuko dira, erdara-euskarak nahasiz absurdoki, gaur ez bada Gabonetako errepertorioan bestela.
Gaur goizean egin dugu Twitchen eta Segura Irratian aste honetako zuzenekoa, eta honako kontuak tratatu ditugu: ikastetxeak mugikorrik gabeko arnasguneak izan daitezela nahi dituela Altxa Burua elkarteak (gai honi buruzko kontu gehiago etorriko direla iragarriz, bide batez), erakundeak euskaraz komunikatzeko Jendaurrean gidan Interneti dagozkion aholkuak errepasatu ditugu, eta Dragoi Bola komiki mitikoen euskaratzea aipatu dugu, Euskomanga komunitatea eta bere boluntarioak txalotuz.
Euskomanga da boluntarioen komunitate bat, manga komiki japoniarren zaletu euskaldunena, aktibo dabilena azken urteetan. Dituzten baliabideen artean, euskaratutako manga bilduma interesgarri bat dute, ikuskatzaile bidez kontsultatzekoa (edo deskargarako Mega webgunearen bidez). Eta bilduma horretan eduki mitiko bat agertu da: Dragoi Bola klasiko eta lehena, Son Goku txikia zeneko abenturak (komikiaz ari gara, ez telesailaz), Dragon Ball izen soilekoa, 1. liburukitik 16.era, osorik euskaratua.
Soziolinguistika Klusterrak Jendaurrean aurkeztu zuen joan den astean: gida bat, "erakundeek euren komunikazio publikoan euskararen erabilera handitu eta hizkuntzen kudeaketa egokia egiteko". Gomendio eta gidalerroetako batzuk komunikazio digitalari dagozkio, eta horien artean webguneen eta sare sozialen bidezko komunikazioari dagozkionak nabarmenduko ditugu artikulu honetan.
Altxa Burua taldeak eskatu du bigarren hezkuntzako EAEko ikastetxeetan kendu ditzatela mugikorrak, debekua bat ezarrita arauz. Aste honetan eskaera eraman dute Eusko Legebiltzarrera, Hezkuntza sailak ikastetxeak telefono mugikorrik gabeko esparru gisa izendatu ditzan.