Teknologia albisteak

Zuzenekoan berriz Trump aipagai (azken aldia balitz gaitzerdi!)

Sustatu
2025-01-25 : 08:55

Joan den asteko zuzenekoan begiratu genion Trumpen agintaldi berriari, ikuspegi teknologiko batetik ahal bazen. Eta bai, agintaldiak bidea hartu duenean izan dira albiste teknologikoak (eta beste batzuk, bereziki kezkagarriak), tratatu ditugunak aste honetako zuzenekoan, Twitchen eta Segura Irratian. Era berean, erlazio pixkat ere badu eta, urrutikoa den arren, Tokikom-ek Mastodon sarea erabiltzeko sortu duen TKM.eus sareaz hitz egin dugu.

Publizitatea

"Itoiz udako sesioak", dokumental zirraragarria, groupie izan ala ez

2025-01-24 : 10:16

Atzo izan zen "Itoiz udako sesioak" filmaren aurreestreinaldia Bilbon (aretoetan, gaur estreinatuko da). Pelikula zirraragarria da Itoizen edozein jarraitzailerentzat, baina taldea ezagutu ez zutenentzat ere puntu oso interesgarriak ditu, musika talde baten dinamikaz, musikaren profesionaltasunaz, gertuko harremanez, partaideen egoeraz edo sorkuntzaz adibidez.

Olatz Arbelaitz informatikaria PuntuEus Fundazioaren lehendakari berria

Sustatu
2025-01-24 : 08:16

Puntueus Fundazioaren patronatuak Olatz Arbelaitz Gallego izendatu du Fundazioaren lehendakari. Iñaki Goirizelaiaren lekukoa hartu du, Fundazioaren lehendakaritzan eta baita EHUren ordezkari gisa, informatika irakaslea baita bertan. Iñaki Gorizelaia zortzi urtez izan da Puntues Fundazioaren lehendakaria eta abenduan jakinarazi zuen bere etapa amaitutzat jotzen zuela eta lekukoa pasatzeko garaia iritsi zela. 

Egunean Behin: 17. denboraldia datorren astelehenean aktibatuko da

2025-01-23 : 14:35

Datorren astelehenean, urtarrilak 27 dituela, abiatuko da Egunean Behin jokoaren 17. denboraldia: Euskaraldia da babeslea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Sailaren laguntzarekin. 10 astez luzatuko da, arauetan aldaketak daude saridun gehiagori aukera emateko, eta galdera sorta berriak egongo dira, horien artean bat laster irtengo da den euskal joko/app berri batekin lotutako erronkak planteatuko dituena. Duela ia 6 urte plazaratu zuen CodeSyntax enpresak jokoa eta azken denboraldiak, 2024ko udazkenekoak, 60.000 parte hartzaile izan zituen.

Ikergazte 2025: proposamenak bidaltzeko epea ireki da

Sustatu
2025-01-23 : 11:33

IkerGazte UEUk bi urterik behin antolatzen duen diziplinarteko kongresua da, eta aurten tokatzen da 6. edizioa: Maiatzaren 28, 29 eta 30ean egingo da, Bilboko Euskalduna Jauregian. Dagoeneko zabalik dago artikuluak bidaltzeko epea, adi, otsailaren 17ra arte. IkerGazteren helburua da euskal ikertzaile gazteek elkar ezagutzea, goi-mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea eta ikerketa horien emaitzak zabaltzea.

Emakumeak Zientzian: egitarau zabal bat otsailean

Sustatu
2025-01-22 : 17:31

Emakumeak Zientzian ekimenaren 9. edizioa izango da otsailean, eta 60 ekintza baino gehiagoko programa zabal bat prestatu dute. “Hazia erein” leloa hautatu dute aurten, nabarmentzeko zientzian berdintasuna lortzeko bidean ekintza txiki bakoitzak aldea nola markatu dezakeen azpimarratuz.

TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Sustatu
2025-01-22 : 09:34

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki Mark Zuckerberg (Meta), Jeff Bezos (Amazon), Sundar Pichai (Google), Elon Musk (X/Twitter, SpaceX, Tesla), eta pixkat atzerago Tim Cook (Apple). Eta izen horiek eta beren enpresak edo beste erraldoi batzuk lehen lerroan egongo dira politiketan ere, aginteko lehen eguneko erabakiek erakutsi dutenez.

DEI: Trumpek jomugan jarri duen kontzeptuetako bat

2025-01-21 : 16:36

Donald Trumpek boterea berreskuratu eta egin duen lehenbiziko gauza, dinbili-danbala agindu exekutibo mordoa jaurti, horietarik asko woke esaten dioten joerako aurrerapenak deusezteko. Bi genero / sexu besterik ez daudela, gizonezko eta emakumezkoak, eta aldaezinak dira, horra aginduetako bat. Beste agindu bat, hainbat neurri aurrerakoi (osasungintzarekin, klima eta naturaren zaintzarekin zerikusia dutenak...) atzera botatzeko agindua, eta horien artean DEI politiken kontrako neurriak. DEI da ingelesez "Diversity, equity, and inclusion"; euskaraz itzul dezakegu aniztasuna, berdintasuna eta inklusioa. Borroka politiko-teknologikoetan esparruan gudu-zelai bilakatuko den terminoa da, eta nire uste xumean merezi du haren inguruan hausnarketatxoa egitea, esanguraz jakitun izatea.

Euskal Wikilarion Topaketa, urtarrilaren 25ean

Sustatu
2025-01-18 : 12:38

Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak urtarrilaren 25erako topaketa antolatu du, gaur zortzi, datorren larunbatean izango da: Euskal Wikilarion Topaketa 2025. Eibarren izango da Markeskua jauregian (UEUren ikastetxe eta egoitzan), eta goiz eta arratsaldeko egitaraua izango du. Ez da bakarrik bazkideentzako, wikilari zaletu guztientzat baizik, izena eman daiteke hemen (behean).

Sormen Ola 2025: euskal kulturaren transmisioa eta sorkuntza gazteen eskura Loraldia eta EHUren eskutik

2025-01-21 : 09:36

Loraldiak eta UPV/EHUk Sormen Ola programaren hirugarren edizioa antolatu dute. Urtarrila eta apirila bitartean, euskal kultur transmisioa sustatzen duen tailer sorta burutuko da. 16-29 urte bitarteko gazteei zuzenduta, hilean behin eta larunbatetan, formato trinkoan burutuko dira

Tokikom-eko hedabideek TKM.eus Mastodon instantzia sortu dute

Sustatu
2025-01-18 : 10:30

Tokikomek, 78 euskarazko toki komunikabide batzen dituen taldeak, TKM.eus Mastodon instantzia sortu du, bere hedabide eta kazetarien kontuekin hornituta. Bertan kontuak sortzeko aukera mugatua da, Tokikomeko hedabideek eta haietan diharduten norbanakoak baino ez dira onartuko; baina bertako jarduna jarraituko daiteke, zuzeneko jario orokor honetan, eta bertako edozein kontu jarraitu dezakezu zuk zeuk ere, Mastodoneko edo Fedibertsoko kontu bat baduzu. 

HezkuntzArtea taldea sortu da EAEko Hezkuntza Sistemako burokrazia eta IKTen erabilera kritikatzeko

Sustatu
2025-01-17 : 10:03

HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du EAEko irakasle talde batek. Taldearen partaide den Tere Maldonado irakasleari Argian egindako elkarrizketa baten bidez eman dute ezagutzera euren burua eta beren erreibindikazioak: burokrazia itogarriarekin lan egiten dela ikastetxeetan, eta teknologia berrien erabilera ikasgelan iruzurra eta traba dela.

Zuzenekoan albiste teknologikoak: Donald Trumpen itzulera Etxe Zurira (?)

Sustatu
2025-01-17 : 08:25

Donald Trumpen itzulera Etxe Zurira albiste teknologikoa da, eta euskararekin zerikusia duena? Bai, horixe azaldu dugu Twitchen eta Segura Irratian aste honetako zuzenekoan. Inplikazio teknologikoak gertatzen ari dira, eta ez da kasualitatea aipatu dugun kanpainetako bat, Goazen Lagunok izenekoa (sare sozial toxikoak utzi eta Fedibertsora batzekoa) datorren asteleheneko dataz bultzatu izana, urtarrilaren 20a baita, San Sebastian eguna, Trumpen egun berria eta, agian batzuentzat, Twitter eta Instagram eta TikTok-eko azkena (TikTokekoa akaso, AEBetan guztientzat, bide batez!).

Bizkaiko Foru Aldundiko 77 lanposturi eragiten dien "epai euskarafoboa" salatu dute gaur Bilbon

Sustatu
2025-01-16 : 14:45

2025. urtean ere oldarraldi judizialak jarraitzen duela-eta, elkarretaratzea egin dute gaur Bilbon, Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak eta LAB eta ELA sindikatuek. Oldarraldiko azken epaietako bat izan da kausa, Foru Aldundiko 77 lanposturen egonkortzean eragin baitute epaileek, euskara eskatzerik ez dagoela. Horrelako 500 lanpostu egonkortze edo eskaintza daude kolokan, auzibide desberdinetan. Bizkaiko Foru Aldundikoa bereziki larria izanik, adierazpen bat aurkeztu dute han euskal sindikatuek eta Kontseiluak.

 

TikTok kolokan Estatu Batuetan, eta beste app txinatar batzuk goraka bertan

Sustatu
2025-01-15 : 09:52

Hurrengo orduetan beste mugarri / super-albiste teknologiko bat espero da AEBetan. Jabego txinatarrareko TikTok sare sozial edo bideoen biltegiaren AEBetako operazioa etenda gera daiteke, edo agian norbaitek erosiko du (eta Elon Musk omen da hautagai nagsia). Igandean, hilak 19, desager daiteke TikTok estatubatuarren pantailetatk. Hurrengo egunean Donald Trump presidente izendatuko dute, auziak inplikazio geopolitiko eta globalak izango dituelarik, munduko bi indar ekonomiko handienak izanik Txina eta AEB. Bitartean, patadoxikoki, beste bi app txinatar ari dira instalatzen estatubatuarrak badaezpada, RedNote eta Lemon8.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››