Teknologia albisteak

Roadgames app-aren bidez Baztan ezagutuz jokatzeko aukera

Sustatu
2025-02-04 : 12:17

Mondragon Unibertsitateko ikasle batzuek Roadgames aplikazio baliatuz, Nafarroa Garaiko Baztango Aniz, Ziga eta Berroeta herriak ezagutzeko ginkana erako jokoa garatu dute.

Publizitatea

Txatbotak neurtzeko Ebaluatoia jarri du martxan Hitz Zentroak

Sustatu
2025-02-03 : 12:35

Hitz zentroak, adimen artifiziala (AA) eta beste hizkuntza-teknologia batzuk euskaraz eta euskararentzat lantzen ari den ikertegiak, Ebaluatoia jarri du martxan. 20 txatbot eredu ebaluatzeko proposamen bat da, euskaldun guztioi irekia otsailaren 17a arte, eta sariekin, partehartzea sustatzeko. Ebaluatuko diren 20 ereduen artean izen ezagunekoak daude, eta orain arte publiko egin ez diren Latxa sistemaren txatbot bertsio batzuk ere bai, baina ebaluazioa anonimoa da, txat egitean zeuk esan beharko duzu zein iruditzen zaizun hobea saio bakoitzean.

218 saltokik bat egin dute Elhuyarrek sustatutako “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimenarekin

2025-02-03 : 11:36
  • Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunerako, “Otsailaren 11 erakusleihoak” ekimena jarri du martxan bosgarrenez Elhuyarrek.
  • Otsailaren 3tik, emakume ikertzaileen irudiak ikusgai egongo dira Abanto-Zierbena, Arrasate, Arrigorriaga, Barakaldo, Bilbo, Durango, Elgoibar eta Irurako hainbat saltokitan.
  • Horrez gain, “Zientzia-emakumeak argira” erakusketa egongo da ikusgai Azkoitia, Barakaldo, Bilbo, Donostia, Durango, Iruñea eta Ordizian.
5

Marmotaren Eguna... edo Hartzaren Eguna!

Luistxo
2025-02-02 : 08:21

Gaur, otsailak 2, da Marmotaren Eguna. Punxsutawney-n, Pensilvanian, jakina. Zinetik ezagutzen dugu askok ohitura hau, eta asmakizun amerikar moderno bat dela pentsatzen nuen nik gaur goizera arte. Baina, lagun batek esan dit: Euskal Herrian ere baditu aurrekari edo paraleloak kontu honek. Kandelaria eguneko kontuak...

Argia Sariak 2025: Palmares osoa

Sustatu
2025-02-01 : 10:30

Atzo jakinarazi genuen nola “Oroibidea” artxiboak eta oroitzapen guneak irabazi duen 2025eko Interneteko Argia Saria. Gainerako saridunen berri jarraian.

Hala Bazan: 40 ipuin, 6 kontalari, podkast bat

Sustatu
2025-02-01 : 08:29

Naiz Irratiaren ekimenez, Hala Bazan podkasta sortu dute, eta tradizio ezberdineko Euskal Herriko 40 ipuin entzungai daude jada. Ander Edo, Ane Gebara, Amaia Elizagoien, Dorleta Kortazar, Ixabel Agirresarobe eta Joxemari Carrere ipuin kontalariek hartu dute parte eta Euskal Herriko herri ezberdinetan bildutako ipuinak, kondairak, mitoak, eta bestelakoak aurkituko dituzue bertan.

Oroibidea: Interneteko 2025eko Argia Saria

Sustatu
2025-01-31 : 17:18

Oroibidea, Nafarroako gerra zibileko eta frankismok biktimen artxibo digitala, izan da 2025eko Interneteko Argia Saria  jaso duena, gaur egin den euskal komunikazioaren ospakizun honetan, Argia Sarietan. Nafarroako Gobernuaren ekimena da Oroibidea, Nafarroako Memoriaren Institituak kudeatzen du, 2020an sortu zen eta webgune gisa eguneratu zen 2024ko apirilean, beste iturri batzuetako datuen integrazioarekin.

Zuzenekoan pixkat huts egin digu Deepseek-ek, ai ai ai...

Sustatu
2025-01-30 : 16:42

Twitchen eta Segura Irratian zuzenekoan jardun duguDeepseek-ekin galde-erantzunak egiten, baina ez zaigu hain ondo irten. Euskaraz badaki, eta gaitasun ikaragarriak ditu AA berri honek, baina motz geratu gara hori erakusteko orduan. Hala ere, testetan ondo ibili zaigu zuzenekoa baino lehenago, zin dagizuegu!! (jarraian frogak). 

Ahots bidezko itzulpenak egin daitezke orain Elian

2025-01-29 : 14:20

Bost urte bete dituearik, Elia, Elhuyarren itzultzaile automatikoa, idatzizko itzultzaile soil izatetik, entzun eta hitz egitera pasatu da. Gainera, Eliaren erabiltzaileek itzulpenak baloratzeko aukera izango dute, eta bere garapenaz informatzek, bloga ere badu orain Eliak.

Pertsonalki instala daitekeen Deepseek nekez arituko zaizu euskaraz (oraingoz)

Sustatu
2025-01-29 : 09:10

Deepseek adimen artifizial (AA) txinatarra oso ondo dabilela euskaraz erakutsi genizuen atzo. Eta bere abantaila batzuk gainetik azaldu, baliabide aldetik askoz gutxiago kontsumitzen ahal dela, eta libreki deskargatu eta instala daitekeela. Alde honetatik, zehaztapen batzuk gaurko artikuluan. 1.5B eta 8B bertsioak martxan ikusi ditugu ordenagailu arrunt batean, eta ez dira gauza euskaraz erantzuteko. Hala ere, gure aburuz, Deepseek-en etorrerak sortutako lurrikara ez da irudipenezkoa bakarrik, benetakoa baizik, eta euskararen alorrean ere izango da eraginik.

Mintza Lagun Dialogos hitzaldi sorta Donostian, Mariasun Landa bihar

Sustatu
2025-01-29 : 08:29

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura sailak antolatutako ‘Mintza Lagun Diálogos’ zikloaren bigarren edizion egingo da aurten. Ezagutzan, hausnarketa kritikoan eta eztabaidan sakontzeko saioak dira, eta gai baten inguruan garatuko da aurtengo hitzaldi sorta: "Hiri garaikideak dituen erronkak". Mintzaldien parte, bihar osteguna, hilak 30, Mariasun Landa hizlari, ‘Barne bestiario ttipia’ saioa eskainiko du.

Astroargazkilaritza tailerra Elgetan bihar

2025-01-28 : 14:46

Bihar (urtarrilaren 29an) arratsaldeko 18:30etan hasita, astroargazkilaritza tailer bat egingo dut Elgetako liburutegian. Nire lehenengo mota honetako tailerra izango da, beraz ez espero ezer profesionalik. Doakoa izango da eta adin tarte guztietarako. Hori bai, 10 urtetik beherako haurrek heldu baten laguntzarekin azaldu beharko dute.

Deepseek AA txinatar harrigarria (eta bikaina euskaraz)

Sustatu
2025-01-28 : 09:27

Albiste bihurtu da Deepseek adimen artifizialeko sistema txinatarra azken egunetan. Zabaldu denez, eredua askoz merkeagoa da garapenean eta kontsumoan, baina Claude edo ChatGPT iritsi diren mailara jauzi bat egin du. Gainera, lizentzia libre eta doakoaz banatu dute erabiltzeko. Eta guk konprobatu dugunez, primeran dabil euskaraz.

Taupada jardunaldiak, ostegunean Bilbon

Sustatu
2025-01-27 : 09:55

Euskaltzaleen Topaguneak urtero izan ditu jardunaldiak euskalgintzaren egunean, eta orain ere bai, Topagunea bilakatu delarik Taupa Mugimendua: Taupada jardunaldiak izen berriarekin. Aste honetan da hitzordua, urtarrilaren 30ean, 9.30etatik 14.15etara Bilboko Berrikuntza Fabrikan. Leloa edo motiboa da: "Milaka aktibatuko bagina, zertarako gai izango ginateke?"

Zuzenekoan berriz Trump aipagai (azken aldia balitz gaitzerdi!)

Sustatu
2025-01-25 : 08:55

Joan den asteko zuzenekoan begiratu genion Trumpen agintaldi berriari, ikuspegi teknologiko batetik ahal bazen. Eta bai, agintaldiak bidea hartu duenean izan dira albiste teknologikoak (eta beste batzuk, bereziki kezkagarriak), tratatu ditugunak aste honetako zuzenekoan, Twitchen eta Segura Irratian. Era berean, erlazio pixkat ere badu eta, urrutikoa den arren, Tokikom-ek Mastodon sarea erabiltzeko sortu duen TKM.eus sareaz hitz egin dugu.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››