Duela ia 25 urte digitalizatu eta sareratu zen Eibarko euskarako berbak jasotzen dituen hiztegia. Denbora ez da alferrik igaro eta sareko Eibarko Euskara Hiztegi Digitala goitik behera berritu berri duCodeSyntaxek, egituraz zein itxuraz. Eibar inguruko euskararen ezaugarri linguistikoak ezagutzeko dagoen erremintarik erabilgarrienetakoa da Eibarko Udaleko Euskara Sailak kudeatzen duen tresna hau.
Bilketa eta sistematizazio lan handi haren fruitu izan zen 2003an argitaratu zen Eibarko hiztegi digitalaren lehenengo bertsioa. Hasierako datu-base hark hobekuntzak izan zituen hurrengo urteetan, batez ere edukia orraztu eta gehitu baitzen, baina azpiegitura teknikoa ez da ikutu denbora guzti honetan eta zaharkituta zegoen.
2025. urte honen hasieran goitik behera eraberritu dugu erreminta, azpiegitura tekniko berri batera ekarriz eta itxuraz ere erabat moldatuz, Eibarko Udal webgunearekin eta Eibarko Euskara Sailak daukan egungo diseinu eta markara egokituta. Datu-basearen azpiegitura teknikoa sendotu da, eta fitxen alderdi publikoa xinpletu, erabilgarritasuna handituz eta bilaketak zein fitxen arteko nabigazioa erraztuz.
Erabili https://hiztegia.eibar.eus/
Erantzun
Sartu