CodeSyntax enpresak Badihardugu elkartearentzat sortutako Appa Hi aplikazioak hitano sorta berria dauka bere baitan, Bergarako hika. Era berean, datorren larunbatean Oñatin Euskaraldiaren harira antolatu dute laugarren Hika Eguna, eta han ere Appa Hi erabiliko dute.
Bergarako Appa Hi bertsioa garatzeko Bergarako Udalak eta Badiharduguk elkarlana egin dute. Aplikazioak 35 eguneko ikasketa prozesua du erabilgarri, bost astetan zehar bost maila burutzeko Bergarako adizkietan trebatuz. Egunero pilula bat egiteko aukera ematen du eta galdera-erantzunezko jolasa du oinarri azalpen, marrazki eta bideo bitartez. Bost maila dira gainditu beharrekoak, baina erabiltzaileak berak jarri diezaioke bere erritmoa.
Bergarako Udalak Hikaldia bultzatu izan du Euskaraldiaren azken bi ekitaldietan eta Bergarako hitanoaren transmisio etenari aurre eginez, orain erreminta gehigarria dute Appa Hi aplikazioa.
Appa Hi instalatzeko (Android zein iOS), hemen: https://appahi.eus/
Erantzun
Sartu