Teknologia albisteak

Egunean Behin

Erabiltzailearen jarduna

Kaixomaitia: hainbat sustapen ekimen bere babesle astean

2020-12-01 : 14:02

Aste honetako babeslea Egunean Behin jokoan, otsailean izan zen bertsua,Kaixomaitia. Sustapen kanpaina gisa arrakastatsua izan zitzaiola-eta, errepikatzea erabaki dute.

Hau ohorea, Rikardo Arregi Komunikazio Saria irabazi dugu

2020-11-27 : 09:52

2020ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak banatu zituzten atzo, eta Komunikazioaren alorrean, geure aplikazioak, Egunean Behin jokoak, irabazi zuen. Argazkianezkerretik, Maider Lainez Andoaingo alkatea, CodeSyntaxeko Eneko Astigarraga eta Bittor Poza, Euskadi Irratiko Arantxa Artza eta Felix Zubia (kazetaritza alorreko sarituak), eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.

 

Bi sari emanalditan Egunean Behin finalista ostegunean

2020-11-24 : 10:54

Etzi emango dituzten bi sari emanalditan izendatua dago gure joko aplikazioa, Egunean Behin, finalisten artean. Gaztea Sarietan egongo gara eta baita, iaz bezala, Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan. Azaroaren 26ko sari emanaldi biak telebistaz zuzenean emango ditu ETBk.

Euskaraldian Behin: "lehiaguneetan" saria datorren astean

2020-11-18 : 09:48

Egunean Behin joko aplikazioak eta Euskaraldiak ariketa bat proposatzen dizuegu datorren asterako, propio sortu ditugun Euskal Herri osorako "lehiaguneetan" parte hartu, eskualdeka, eta datorren asteko lehia berezi horretan, saritxo xume bat eskuratzeko aukera izan. Euskaraldian Behin deitu diogu kanpainatxo honi.

Egunean Behin jokoaren 5. denboraldia astelehenean hasiko da

2020-09-24 : 11:42

Datorren astelehenean, irailaren 28an, hasiko da Egunean Behin jokoaren 5. denboraldia. Oporraldietako etenem tradizioarekin jarraituko dugu oraingoz, eta abenduan Gabonen bezperetan amaituko da lehia, abenduaren 20an, hamabi asteko lehiaren ondoren. Guuk komunikazio-operadore berriak sustatzen ditu denboraldia eta bere sariak.

Egunean Behin: akabo 4. denboraldia, gaur 3. finala

2020-07-08 : 10:09

Gaur gaueko 21:30etan itxiko da udako oporren aurreko azken Egunean Behin saioa, denboraldi amaierako Final Handiarekin. 4. denboraldia deitu dugun hau igandean itxi zen 'Ni neu' delako jokalari baten garaipenarekin (jokoaren datubasean 172 Ni-Neu daude!), eta irabazle izan denak gaur iluntzean emango du aurpegia eta bere izena Youtube bidez zuzenean eta aplikazio bidez denentzat irekian emango den finalean. Zatoz zu ere eta parte hartu Denboraldi amaierako final handian!

4. denboraldiaren amaiera eta zuzeneko finala

2020-07-02 : 16:48

Egunean Behin jokoaren laugarren denboraldia amaitzear da... Lehenbizikoan ez ezik, hurrengoetan finala egon zenez, orain ere prestatu dugu bat, baina zuzeneko ikus-entzunezko saioaren bidetik joko dugu oraingoan ere. Lau zuzeneko egin ditugu azken hilabetean, eta antzekoa izango da hurrengo asteazkeneko final hori, uztailaren 8an, 21.30etan. Sari mamitsuekin hornitutako finala, bide batez,

Euskara ikasle fenomenoak eta Egunean Behin

2020-06-30 : 10:39

Euskara bigarren hizkuntza gisa ikasi dutenak milaka dira. Hizkuntzaren zailtasunaren mitoak hautsita behar luke aspaldi, noski. Hala ere, pertsona batzuek denbora gutxian euskara zelako normaltasun eta naturaltasunarekin menderatu dezaketen harritzekoa zaigu askori. Yasmine Khris Maansri marseilarrak, urtebete euskaraz ikasten jardun ondoren, gauza izan da publikoki medioetan euskaldun agertzeko, eta baita olerkiak idazten ausartzeko. Halako beste kasu bat dugu Dylan Inglis ingelesa, eta bere esperientziaz pixkat gehiago jakingo dugu Egunean Behin zuzeneko partida eginez, uztailaren 1ean, asteazkenean, 21.30etan Youtube bitartez eta aplikazioa eskutan. Egunean Behin izan dadila pizgarri bat euskara ikasten dutenentzat ere: ez dago Yasmine edo Dylan bezalako fenomenoak izan beharrik ere: euskara praktikatzea da joko honetan jokatzea, pittin bat aurreratzen eta saiatzen laguntzen badu aplikazioak, gu pozik.

Galdera berriak: labirintioak eta 3D kuboak

2020-06-19 : 19:51

EHUrekin batera antolatu genituen falderen programazio lehiaketan aurkeztutako eta saritutako bi galdera mota berri aktibatu ditugu gaur Egunean Behin jokoan: Labirintoak eta Kubo Kontaketa. Gorka Urbizu (ez nahas musikariarekin) eta Ander Salaberriaren proposamenak izan ziren.

Zuzeneko irekia milaka lagunentzat: datuak zehatz

2020-06-12 : 18:37

Herenegun egin genuen Egunean Behin Zuzenekoan 3.000 lagunek jokatu zuten. Era berean, Youtubeko erretransmisioan zuzeneko 1.500 konexio igarri zituen. Hau da, Youtubeko ikuskatze pantaila bakoitzeko jokalari bat baino gehiago zegoen... Kontsumo konpartitua, etxekoa edo sofakoa, gertatu zen, 2:1 proportzioan gutxienez. Etxerako moduko telesaiotxo hau apreziatzen duzuelako ikusle eta erabiltzaileok, eskerrik asko.

Egunean Behin Zuzenean itzuli da: asteroko jokoa izango da ekainean

2020-06-09 : 14:17

Bihar ekainak 10 hasita, eta lau astez, zuzeneko beste emanaldi sorta bat egingo dugu Egunean Behin jokoarekin. Hurrengo lau asteazkenetan, gaueko 21.30etan, Youtubetik ikusteko eta aplikaziotik jokatzeko moduan, zuzenekoetan jauzi bat egitera goaz. Edurne Azkaratek aurkeztuko ditu saioak, baina bakoitzean gonbidatu bat izango dugu, harekin batera jardun eta jokatzeko. Antton Telleria irrati eta telebistako esataria izango da lehen jokalari gonbidatua biharko saioan.

Egunean Behin eta euskararen erabilera erreala aztergai

2020-05-27 : 09:31

Hiznet Hizkuntza Plangintza Graduondoko ikasle batek ikerketa planteatu du: Behin aplikazioak euskararen erabileran duen eragina aztertzea. Egindako analisia Hiznet graduondoaren webguneko atarian argitaratuko da, ikerketa-lanak atalean, baina formularioaren bidez egiten ari den iritzi eta datu bilketa anonimo izango da.

4. denboraldia apirilaren 27an hasiko da

2020-04-23 : 10:45

Hemen da berriro zuen joko faboritoa, Egunean Behin. Oporraldietako beste eten baten ondoren, 4. denboraldia apirilaren 27an hasiko da, datorren astelehenean. Denboraldiaren babeslea Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordetza izango da, eta lehen astean ere euskarari auspoa ematen hasiko gara, Etxealditik Euskaraldira kanpainarekin bat eginez.

Gaur da 3. denboraldiko finala, zuzenean erretransmititua

2020-04-08 : 10:28

Gaur arratsaldez izango da, 19.00etan, izango da Egunean Behin jokoaren 3. denboraldiaren final atzeratua. Joan den asteko Egunean² BERrogeialdiaren asteko erretransmisioak nola joan ziren ikusita, formula horretara joko dugu oraingoan ere. Finala Edurne Azkaratek aurkeztuko du gure Youtube kanaletik, zehazki leiho honetatik eta baliteke gonbidaturen baten konexioa ere gertatzea.

Egunean Behin, BERrogeialdiaren Astearen itxiera eta 3. denboraldiko finala

2020-04-04 : 12:33

Adi, lagunok, albiste inportanteak Egunean² BERrogeialdiaren astearen itxieraz, eta zorretan genuen 3. denboraldiaren amaieraz.

Honela izango da Egunean Behin jokoaren lehen erretransmisioa

2020-03-31 : 12:27

Azken egunetako proba batzuk finduta, eta atzo hasi zelarik Egunean² Berrogeialdiko Astea, prest dugu dena gaur zuzeneko lehen erretransmisioa egiteko. Atzoko partidan lehen 50ak geratu zinetenak gonbidapena jasoko duzue parte hartzeko, eta baita beste 100 lagunek ere (zoriz zozketatuak). Aurkezlearen izena gaur arte gorde dugu: Edurne Azkarate aktore arabarra da (!). Bai bera eta bai Hiru Damatxo eta CodeSyntax enpresako langileak, nor bere etxetik lanean arituko dira hau zuenganatzeko. Konexioa, Youtube bidez, 19.00etan (telebistara Youtube bidal badezakezu, konektatu apur bat lehentxoago).

 

Zuzeneko erretransmisio eta partidak Egunean Behin Berrogeialdiko Astean

2020-03-26 : 16:47

Egunean Behin jokoaren 3. denboraldiaren amaieran gaude. Igandean bukatuko da zortzi asteko lehia, eta sailkapen orokorreko 100 onenek egin beharko zuten finala atzeratu egingo da halabeharrez. Hala ere, jokoak jarraitu egingo du gutxienez beste astebetez, Egunean² ('egunean BER bi') izenarekin laburtu dugun Berrogeialdiaren Astean eguneko partida bat izango da, eta haren irabazle eta gonbidatu multzo batek, zuzeneko partida bat jokatuko dute biharamunean, zeina Youtubez erretransmitituko dugun.

Egunean Behin aplikazioaren lehen urtebetetzea

2020-03-05 : 16:46

Atzo bete zen urtebete gure aplikazio/jokoa kalera irten zela lehen aldiz kaleratu zela. Une honetan 75.000 jokalari aktibo ari gara aste honetan, baina lehenbiziko hartan CodeSyntax enpresako lankideak baizik ez ginen hasi astelehen buruzuri batean jokatzen. 2019ko martxoaren 4ko goizeko zortzietan izan zen lehen partida, lehen 10 galderak. Harrezkero, 5 milioi partida jokatu dira, 50 milioi galdera erantzun ditugu denon artean.

Erabiltzaileen galderak aktibatu dira Egunean Behin jokoan

2020-02-26 : 08:56

Aurreko denboralditik e-postaz galdera-erantzun proposamenak jasotzen hasi ginen Egunean Behin jokoan, baina oraingoan prozedura pixkat hobetu dugu, labur.eus/galdebehin orrian jarri dugun formularioarekin. Azken asteetan jasotako lehen dozenaka galderak hasi dira agertzen atzodanik, beste galdera multzo batzuekin batera.

Eskerrik asko Argia, euskaldunen komunitatera iristeko tresna hau saritzeagatik

2020-02-01 : 08:59

Atzo jaso genuen Interneteko Argia Saria, eta pozarren gaude etzi 3. denboraldia hais behar dugulakoan. Aplikazio-joko hau egin dugun CodeSyntax enpresatik hiru lagun joan ginen Argiak antolaturiko ekitaldira, eta Maite Rementeriak hartu zuen hitza enpresaren izenean. Jarraian, bere eskertzako hitzak.

‹‹ Hurrengoak Aurrekoak ››