Herenegun egin genuen Egunean Behin Zuzenekoan 3.000 lagunek jokatu zuten. Era berean, Youtubeko erretransmisioan zuzeneko 1.500 konexio igarri zituen. Hau da, Youtubeko ikuskatze pantaila bakoitzeko jokalari bat baino gehiago zegoen... Kontsumo konpartitua, etxekoa edo sofakoa, gertatu zen, 2:1 proportzioan gutxienez. Etxerako moduko telesaiotxo hau apreziatzen duzuelako ikusle eta erabiltzaileok, eskerrik asko.
Partida ikusi bazenuten (edo bideoa berrikusten baduzue) ikusiko duzue konektatuak 8000 pasa ere agertu zirela interfazean (eta egiazki, ia 10.000 izan ziren), baina partida jokatzea gutxiagok egin zuten. Azalpen kabalistiko-numeriko guztiak jarraian!
Aplikazioan sartzetik jokatzera hain tarte handia egoteak zer esan nahi du? Eguneko partida jokatzeko une gorietako bat da ordu hori, eta asko sartu ziren, ez zuzenekoagatik, baizik eta bere ohiko partidara: pixkat galduta sentituko ziren. Bestalde, zuzenekoa Youtubetik ikusi behar dela eta aldi berean aplikazioan jokatu... akaso "bi pantailen" erabilpena ez da hain erraza suertatzen multimedia guruek iragartzen dutenaren kontra.
Internet eta aplikazioek "share" kontuek baino datu zehatzagoak eskaintzeko abantaila dute, eta hauetxek dira asteazken gauekoak:
Hori aplikazioak berak emandako datuak. Youtube bidez emandako emanaldiak, bestalde, zuzeneko 1.500 konexio igarri zituen. Hau da, Youtubeko ikuskatze pantaila bakoitzeko jokalari bat baino gehiago zegoen... Kontsumo konpartitua, etxekoa edo sofakoa, gertatu zela. Hala ere, etxeko telebistan Youtube jartzeko aukera ustez ezaguna den arren (CodeSyntax-eko lankide Luistxo Fernandezek inkesta jarria du Twitterren), praktikan hori egiten asmatzea edo lanak hartzea ez da hain hedatua egongo, beharbada.
Nolanahi ere, publikoaren erantzunarekin oso pozik gaude; alderdi teknikotik, CodeSyntaxen azpiegiturak milaka jokalari horiei eta beste askori ere eusteko gaitasuna du. Hiru Damatxoren errealizazioak eta Edurne Azkaratek zuzenekoa ederto planteatu zuten, elkarrizketatiuak (Antton Telleriak) jokoa eman zuen, eta datorren asterako prest gaude. Ekainak 17, 21.30etan futbola eta beste guztia kontraprogramatuz, Egunean Behin Zuzenekoa #8 Aitziber Garmendiarekin. Ordura arte!
Erantzun
Sartu